wrapper

Oharrak

Irailaren 7an eta 21ean, bi saiotan, jokatuko da aurtengo Euskal Pentlatoia. Hamabi partehartzailek eman dute izena lehian; lehen saioa, sailkapen saioa izango da, eta hamabi kilolariak arituko dira norgehiagokan. Denborarik onena egiten duten seirak izango dira irailaren 21eko finalean. Egoitz Arruti Kiroletako Batzordeburuak 32 urtez egin gabe egon den Euskal Pentatloia iaz Azpeitian jokatzea eta aurten errepikatzea "ohorea" dela azpimarratu zuen aurkezpenean: "Azpeitia erreferente izan da herri kirolean, eta bidea urratzen jarraitu nahi dugu". "Ikuskizuna ziurtatuta" dagoela eta herritarrak zein bisitariak proba ikustera joatera animatu ditu. 

Hamabi izango dira parte hatzaileak: Joxean Olaskoaga, Iñaki Errazkin, Xabier Zaldua (iazko irabazlea), Luis Txapartegi, Aratz Mugerza, Xabier Orbegozo, Osmane Drame, Jon Gisasola, Beñat Amade, Kepa Peñagarikano eta Jaboga eta Joseba Otaegi. Parte hartzaile kopurua dela eta, sailkapen fasea egingo da irailaren 7anm 18:00etan hasita Azpeitiko zezen-plazan. 12 kirolariak arituko dira, eta denbora onena egiten duten seirak pasatuko dira irailaren 21ean, 22:00etatik aurrera leku berean jokatuko den finalera. 

Kanporaketa fasean, honako lana egin beharko du kirolari pakoitzak:  100 kiloko harriari 10 jasoaldi; giza proban; 400 kiloko harriarekin plaza bat; aizkoran bi egur ebaki beharko dituzte, kana erdiko bat eta 45 ontzakoa bestea; 50 kiloko bi txingarekin 3 plaza; eta lasterka kilometro eta erdi. 

Finalean, eginbeharreko lana gogorragoa izango da oraindik: 100 kiloko harriarekin 25 jasoaldi; 400 kiloko harriarekin bi plaza; aizkoran, kanaerdiko hiru enbor; 50 kiloko bi txingarekin 6 plaza eta lasterka hiru kilometro egingo dituzte, 

 

Sarrerak, lehiatilan salgai

Sarrerak egunean bertan, saioak baino ordu eta erdi lehenago jarriko dira salgai zezen plazako lehiatilan. Beraz, aurrez erosterik ez da izango. Kanporaketako sarrera 15€koa izango da; eta finalekoa 20€ izango da. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information