wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkio atzo hil zen lau urteko umearen familiari eta gertukoei. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak adierazi du "denentzat oso momentu gogorra dela" lau urteko ume baten heriotza. Aldi berean, zehaztu du baliabide tekniko eta humano guztiak familiaren esku jarriak dituela momentu latz hauetan "ahalik eta babesik handiena sentitu dezaten". 

Atzo arratsaldeko gertakarien harira, Ertzaintzat ikerketa duela irekita kasua argitzeko azpimarratu du, eta erakunde horri bere lana egiten uzteko eskatu du. Era berean, Udalaren izenean, familiaren izenean eta Karmelo Etxegaraiko zuzendaritzaren izenean errespetua eskatu du: "Utz ditzagun alde batera espekulazio eta zurrumurruak momentu gogor hauetan inori ez diotelako onik egiten, kalte baizik. Saia gaitezen denon artean familiari ahalik eta babesik eta laguntzarik handiena eskaintzen".