wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Datorren asteartean, uztailak 16, 19:00etan hasita, ez-ohiko plenoa egingo da Azpeitiko udaletxeko pleno aretoan.

Honakoa izango da plenoko gaien ordena:

1.- Udalbatzak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren aurrekontuan 2. kreditu aldaketa onartzea.

3.- Udalaren bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileentzat 2019ko orainsarien igoera -abenduaren 21eko 24/2018 Erret-dekretu legearen 3.2. artikulua-

4.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak Udal Erregistroetan aurkezteko Lankidetza.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzekoa dena.

6.- Eusko Jaurlaritzari baimena ematea, Hezkuntza Sailaren bidez, CEIP KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA herri ikastetxeko sukaldea birgaitzeko lanak exekutatzeko -Perdillegi, 2-.

7.- 2019/06/17tik 2019/07/05era bitarteko Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.