wrapper

Oharrak

Urtero gisa, San Inazio Egunean pilotari profesionalen partiduak izango dira Izarrraitz frontoian. Lehen partiduan, aurrez aurre izango dira bi azpeitiar: Alberdi eta Arangurenek Egiguren V.a eta Erostarbe izango dituzte aurrean 22:30ean hasiko den jaialdian. Partidu nagusia, berriz, Olaizola IIak eta Albisuk, Altuna IIIaren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute. 

 Ilunpe pilota elkarteak eta Udalak antolatuta, San Inazio Egunean, uztailaren 31n, profesionalen pilota jaialdiaizango da Izarraitz frontoia.

Partida nagusia Olaizola II.a eta Albisuk Altuna III.ren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute. Aurretik, berriz, azken urtean prosefionaletara pasatu diren Ilunpeko bi pilotariak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Alberdi eta Egiguren V.a azpeitiarrak aurrez aurre arituko dira. Alberdik Arangurenekin arituko da aurrean izango dituzten Egiguren eta Erostarberen aurka. 

 

Sarrerak salgai

Sarrerak Internet bidez salgai jarri dira, Ertradium plataforman. Takilan erosi nahi dutenek, horretarako aukera izango dute uztailaren 27an (larunbata) 11:00etatik 13:00etara, eta uztailaren 31n (asteazkena) 12:00etatik 14:00etara. Sarrerak 30€ balio dute. 

 

Erosi sarrera online 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information