wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
    Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. Read more...
  • 1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
    Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak ezartzea. Nagore Alkorta alkateak azaldu zuen orain artean hartutako berehalakotasuna eskatzen zuten laguntza lerroez gain, epe-ertainerako ekintza plana ere biltzen duela: “Alarma egoerak sortutako kalteak arintzeko urgentziazko erabakiak hartu behar izan ditu udalak, herritarren bizi kalitatean ahalik eta eragin txikiena jasan dezan. Orain, ordea, aurrera begira erabakiak hartzeko ordua da”. Alarma egoeraren lehen bi hilabeteetan "momentuko behar eta eskaerei erantzun azkarra" ematea izan da udalaren helburua: "Udala da herritarrengandik gertuen dagoen erakundea, eta zain egon gabe erantzun beharra dugu", adierazi du. Aurkeztutako plana bizia da, hau da, filosofia edo ildo bat markatzea da helburua, oraindik ere pandemiak zer ekarriko eta sortuko duen ezin baita jakin. Hala ere, 12 lan lerroko ekintza plana osatu dute, arlo ezberdinei erantzuna emateko: "Herritarren ekonomian eragiteaz gain, tokiko ekonomia eta industria bultzatzeko baliabideak jartzea da helburua". Epe ertainean, martxan jarri gabe dauden lerroak banan-banan abian jartzea izango da Udal Gobernuaren lana. Elkarlana abiapuntu Plana adostasun osoz onartu da, eta osatu ere elkarlanean egin da: “Herriak eta momentuak alderdion elkarlana eskatzen dute, eta plana osatzeko bilerak egin ditugu eta ekarpenak jaso ere egin ditugu. Eta hori eskertu nahi dut”, gaineratu du. Urrats garrantzitsutzat jo du Alkortak elkarlanerako emandako pausoa: "Pozgarria da horrelako gai garrantzitsu batean bat egitea. Hitz eginez akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu. Eta egoera konplikatu honi erantzuna emateko baliabideak eta aukerak ditugu".…
  • Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
    Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14 postu. Pasa den astean herritar erdiek baino gehiagok eskuratu zuten beren maskarilla.  Read more...
Astelehenean zabalduko da berriro 'Azpeitia Zaindu' bonoak erosteko aukera
Ekimenak izandako arrakastaren ostean, beste 1.500 bono jarriko dituzte salgai Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak. COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Udalak osatutako Ekonomia Sustatzeko Plan Integralaren baitan, Azpeitiko
1,7 milioi eta 12 lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala adostu du Azpeitiko Udalak
Ostegun arratseko ez-ohiko plenoan Sustapen ekonomikorako Plan integrala onartu zuen Azpeitiko udalak aho batez. Plan honen helburua da COVID-19ak eragindako kalte pertsonal eta ekonomikoak arintzeko laguntza lerroei marko bat eskaintzea; irizpideak
Maskarillak jasotzeko aukera asteazkenetik ostiralera izango dute, aste honetan, herritarrek
Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jaso dezake Azpeitian. Azpeitiko Udalak eskuratu eta boluntario sarearen bidez hasi ziren pasa den astean banaketarekin; aste honetan ere asteazkenetik ostiralera 18:30etik 20:30era izango dira 14

parteahartzea90px

Bere sorreratik Landeta Burdin lanak enpresak euskara izan du oinarri. Hasiera-hasieratik izan dute helburu euskarak gero eta presentzia gehiago izatea beraien egunerokoan, eta 2007tik modu ordenatu eta progresibo batean egin dute, Udalak eskaintzen duen Elegune programaren bidez. Urte horretan euskara plana egiteari ekin zioten, 2012an enpresako hizkuntza politika zehaztu zuten, eta pausoz pauso, 2019an Bikain Urrezko ziurtagiria jasoko dute. Lan munduan eta industrian ere euskaraz egiteko hartutako konpromisoa eskertzen izan dira Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Eneritz Albizu Euskara batzordeburua enpresan. 

"Enpresek ere euskaraz egin dezaketela frogatzen duzu zuek zuen egunerokoarekin. Industrian ere euskara lan tresna dela ikusten da zuen enpresan, eta Azpeitiko zein Euskal Herriko enpresa askorentzat eredu zarete", azaldu du Alkortak. Landeta burdin lanak enpresak 20 langile inguru ditu, eta galdaragintza eta egitura metalikoetan adituak dira. Albizuk enpresako arduradun eta langileen inplikazioa jarri du balioan: "Txalotzekoa eta baloratzekoa da egin duzuen ahalegina, ausardiaz hartu dituzue erabakiak eta aldaketetarako prestutasuna erakutsi duzue. Bikain ziurtagiria ateratzeko, nabarmena da zuzendaritzak zein langileek inplikazio handia izan duzuela. Izan ere, horrek erakusten du euskara lan-prozesu guztien erdigunean jarri duzuela, eta kudeaketarako zein lanerako hizkuntza bihurtu duzuela. Horrek erreferentzialtasuna ematen dio hizkuntzari, eta zuen zerbitzuarentzat balio erantsia da".

 

Azpeitiko Udalak, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko Elegune programa du abian, Euskara Patronatuaren bidez. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzen ditu. ALandeta burdin lanak enpresa azken urteotan programa horren laguntzarekin beraien eguneroko lanean euskarak gero eta presentzia gehiago izan dezan lanean aritu dira, eta horren emaitza da ziurtagiria. "Guretzat ezinbestekoa izan da Eleguneren laguntza. Nahi izatea ez da askotan nahikoa izaten, eta Eleguneren bidez lana antolatu eta pausoak zehazten joan gara", azaldu dute Kepa Alberdi eta Beñat Arrizabalaga enpresako arduradunek. 

 

Enpresetan lanean

Bikain ziurtagiria atera badute ere, ofizialki urtearen bukaeran jasoko dute. Oraingo deialdiko enpresa industrial bakarra izan da Landeta eta Azpeitian ere lehen enpresa industriala da ziurtagiri hori ateratzen. Iazko abenduan Abelur nekazaritza kooperatibak atera zuen eta aurrez, Kimu Bat enpresak ere lortu zuen Urrezko Bikain ziurtagiria. Bide horretan, aurrera begira Elegunek eginiko lanak emaitzak ekarriko dituela aurreikusten da, eta datorren urtean ere Bikain ziurtagiria eskuratzeko ahalegina egitekotan dira hainbat enpresa. Gaur egun Elegune programaren bidez herriko 10 enpresatan ari da Udala euskararen erabilera sustatzen. Programa irekia eta doakoa da, beraz, laneko egunerokoan euskara sustatzeko ahalegina egiteko borondatea eta konpromisoa duten enpresek Euskara Patronatuarekin harremanetan jartzea besterik ez dute informazioa eskatzeko.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information