wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Natura eta arteaz aire librean gozatzeko familia ekintzak antolatu ditu Ekoetxeak. Ekainaren 29an eta uztailarem 6, 13 eta 20an margotuz familian ondo pasatzeko aukera eskainiko du. Izen eman nahi dutenek irekita dago epea, eta ekintza bakoitza baino bi egun lehenago itxiko da. Ekintzak doakoak dira.


EKAINAK 29, 10:30etik 12:30era: MARGOTUZ ESPERIMENTATU
BI TALDE: 3-4 urte bitarteko umeentzat / 5-7 urte bitarteko umeentzat
Paretetan eta lurrean jarriko dira kartoi handiak, umeek eskuekin eta oinekin askatasun osoz margotu dezaten. Helburua: umeek jolas moduan margoekin eta naturarekin esperimentatzea eta oso ondo pasatzea.


UZTAILAK 6, 10:30etik 12:30era: NATURA MARGOTUZ
Adin/ urte mugarik gabe
Kartoietan margotu Ekoetxea Azpeitia inguruan dauden gauzak. Erreka ingurua, Xaguxatar parkea, Ekoetxea Azpeitia, naturako gauzak, landareak, zuhaitzak…

UZTAILAK 13, 10:30etik 12:30era: PINTURA LEHIAKETA AIRE ZABALEAN

BI TALDE: 20 pertsona gehienez bakoitzean. 8-12 urte / 12-99 urte
Gehienez 40 pertsonek parte hartu ahalko dute. Guztiei material berdina eskainiko zaie: lientzoa, kabailetea, margo akrilikoak, pintzelak…. Lehiaketaren gaia Ekoetxea Azpeitiaren ingurua izango da. Margolanak bi asteburutan zehar egiteko aukera izango dute partaideek.
Talde bakoitzak saria izango du, uztailaren 20an emango dena. Sarietako bat Arte eta Diseinu eskola elkartean hiruhilabeteko ikastaroa eta materiala izango da.

UZTAILAK 20, 10:30etik 12:30era: EKOETXEA MURALA
Adin/ urte mugarik gabe
- Lehiaketan parte hartu zuten partaideek, beraien margolanak bukatzeko aukera izango dute.
- Kartoi gainean egindako mural bat egingo dugu Ekoetxea Azpeitian bertan jartzeko.
- Egindako margolanekin erakusketa bat egingo da han bertan.
- 12:30ean SARI BANAKETA.


ARTOAREN TAILERRA, ABUZTUAN
Abuztuaren 25ean,11:00etatik 12:30era, 6 urtetik 12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzendua artoaren tailerra egingo da. Tailer horretan, artoa aletu, ehotu, artaburuaren hostoekin eskulanak egin eta taloa egiteko aukera izango da. Izen-ematea abuztuaren 23a baino lehen egin beharko da, Ekoetxea Azpeitian (lehen Ingurugiro Etxea museoa) Tfnoa: 943 812448. Plaza mugatuak dira.