wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaur egungo globalizazioak munduaren ikuspegi zabalagoa izateko aukera ematen du. Ikasle askok aprobetxatzen dute unibertsitateko gradua egiterakoan atzerrira joateko Erasmus programarekin. Behin hori eginda aukera gehiago ez dagoela uste izan arren, geroz eta laguntza zein aukera gehiago daude gradu ondorengo ikasketak herritik kanpora egiteko. Ander Beristain azpeitiar gazteak  bere esperientzia zabala du gai honetan eta bere jakintza hori zabaldu nahi du herritarren artean; zein baliabide dauden, zein diren jaso ahal diren laguntza ezberdinak, zein baldintza bete behar diren eta abar.

Interesa duen edozein herritarri bultzadatxo bat emateko prest dago, horrelako erabakiak beldurragatik edota informazio ezagatik askotan alde batera uzten dira eta hitzaldi horretan eskura jarriko da behar den informazio nagusia. 

IREKI ZAITEZ MUNDURA Atzerrian ikastea, lan esperientzia lortzea,... NAHI BADUZU, AHAL DUZU!

Noiz: Ekainak 26, asteazkena 18:00etan
Non: Basazabal Jauregian
Hizlaria: Ander Beristain (1993, Azpeitia) . Ingeles ikasketak eta Hizkuntzalaritzan graduatua. Hispaniar Hizkuntzalaritza masterduna. Gaur egun gaztelera, euskara eta hizkuntzalaritza irakaslea University of Illinois at Urbana-Champaign-en.