wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Uda iristearekin batera ireki dira Izarraizko Atea parkeko ur-txorroak. Aste bukaerarako eguzki eta tenperatura altuen iragarpena ikusirik erabaki du Udalak txorroak irekitzea. Azken asteotan prest izateko mantenu lanak egin ostean ireki dira; iraila-urrira arte (eguraldiaren arabera) izango dira irekita.

2017ko uztailetik da irekita parkea, eta hasieratik harrera ona izan du parkeak. Herritar zein bisitari ugari ibiltzen da bertan, eta, uda garaian, ur-txorroak izan dira azken bi udetan haur zein gaztetxoentzat erakargarri.

Udalak parkean giza-legez jokatzeko eskatu nahi du bukatzeko; hondakinak ondo sailkatuta edukiontzietara botatzeko eskatu nahi du, zakurrak lotuta ibiltzeko eta jolasean, hizketan edo dena delakoan errespetuz ibiltzeko. Horretaz gain, gogoratu nahi du ur-putzuan ezin dela animaliarik sartu.