IBAI GARBIKETA, IRUDIETAN
Azken urteotako ohiturari jarraituz, Urola ibaiaren garbiketarako eguna izan da gaurkoa. Iraurgi ikastetxea eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak, Goienetxe fundazioko kideak eta hainbat norbanakok goiza ibaian pasatu dute bertako plastiko eta bestelako zaborrak biltzen. Goizeko 9:00etan Soreasun, Javier Arenasek Urola ibaiaz egindako dokumentala ikusteko aukera izan dute; horren ondoren ekin diote ibaia garbitzeari.
IBAI GARBIKETA, IRUDIETAN