wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uda bertan dugu eta Udal Gazteria Zerbitzuek ordutegi aldaketak izango dituzte datozen egunetan. Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak eta Gaztelekua gaur itxiko dituzte irailera arte. Datorren astean, berriz, bertako hezitzaileak buru-belarri Udal Udalekuen prestaketan murgilduko dira eta aurtengo Udal Udaleku Irekien hasiera ekainaren 24an izango da.

Bestalde, Gazte Informazio Bulegoa datorren astelehenetik aurrera udako ordutegian zabalduko dugu, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00era. Ordutegi horrekin funtzionatuko du uztailaren 19ra arte.