wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak etxebizitza behar desberdinei erantzun asmoz, molde berriko etxebizitzak definitu eta egiteko prozesua abian du. Hala, prozesuaren aurkezpen bilera eta izen ematea egin ostean, datorren asteartean, ekainak 18, 18:30ean Basazabalen egingo da lehen bilera. Izena eman ez zutenek, lehen bilera horreta joanda, izango dute parte hartzeko azken aukera. Izen emate epean, 30 lagunetik gorak eman zuten izena prozesuan parte hartzeko. 

Azpeitiko Udalak etxebizitza beharrari erantzuteko hainbat eskaintza egin ditu azken hilabeteotan. Hala, babes ofizialeko zein etxebizitza tasatuen eskaintza zabala egin du. Horretaz gain, esklabetan Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz egingo diren alokairu sozialeko etxebizitzen egitasmoaren berri ere eman izan du.

Egindako eskaintzaz gain, ordea, Azpeitian beste modu batera bizitzeko dagoen nahi eta behar bati erantzun asmoz, Azpeitia, elkarrekin bizi! egitasmoa garatzeko prozesu parte hartzailea jarri du abian. Prozesu horren helburua da molde berriko etxebizitza batean bizitzeko gogoa dutenen artean, etxearen diseinua egin eta definitzea.

Izan daitezke etxebizitza komunitarioak, kooperatiboak, gazteentzat, helduentzat, familientzat…. Aukerak aztertu eta parte hartzaileen artean adostu, definitu eta diseinatzea da helburua. Bide horretan, HIritik at elkarteak gidatuta egingo da prozesu parte hartzailea.