Bihar, ekainak 15, 12:00etan izango da 2019-2023 agintaldian kargu publikoa izango duten alkate eta zinegotzien kargu hartze plenoa, udaletxeko pleno areto nagusian. Eneko Etxeberria azken bi agintalditako alkateak emango dio aginte makila alkate berriari. Udalbatza guztiak bezala, biharkoa ere irekia da nahi duen oro etortzeko.