wrapper

Oharrak

Datorren larunbatean, ekainaren 15a, egingo da laugarren urtez jarraian Txakolin Eguna Azpeitian. 12:30etaik 14:30era bitartean, izango da zertaz gozatua Perez Arregi plazan. 

 14 txakolin upategi, herriko 4 gaztagile eta euskal bildotsaren pintxoak izango dira jan-edanerako larunbata eguerdian Perez Arregi plazan. 12:30etatik 14:30ak bitartean egingo da Txakolin Eguna. "Bertako produktuak ezagutu eta dastatzeko moduko eguna antolatu dugu", azpimarratu du Ibarzabalek. Jan edanaz gain, Xendarineko ahizpen erromeriarekin alaituko da eguerdia.

Jatorri deiturarentzako plaza garrantzitsua dela adierazi du Ruth Mozok: "Jatorri deitura gisa Gipuzkoan hainbat Txakolin Egun egiten ditugu, eta Azpeitiako garrantzitsua da guretzat. Izan ere, hau Gipuzkoaren erdigunean dago", adierazi du.

Premietxeberri baserriko Itsaso Agirre gaztagilea inguruko beste 2-3 gazatgilerekin batera izango da larunabtean: "Gaztak eta Txakolinak bikote polita egiten dute jan edanerako, eta larunbatean hori izango gara gure pintxoak eta nahi duenari gure gazta saltzeko asmoz. Egun polita izaten da, giro polita sortzen delako plazatxoan".

Kopak eta 5 txartelek 5 euro prezioa izango dute; gazta pintxoak 1,5€ an salduko dira eta euskal bildotsaren pintxoak 2€tan. Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko kideak lanean arituko dira, pintxoak banatzen: "Talde honek urtero laguntzen digu Ardo Egunean, Txakolin Egunean eta SAgardo Egunean, eta benetan eskertu nahi diegu egiten duten lana", azaldu du Mikel Ibarzabal Festetako zinegotziak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information