wrapper

Oharrak

'Nicolas Saez de Elolaren Azpeitiko kapera errenazentista' liburua aurkeztuko da ostegunean 18:00etan bakardadearen kaperan (hileta badago Basazabalen izango da) bertan. Liburua Miren se Miguel Lesakak kaperaren inguruan egindako tesiaren dibulgaziorako moldaketa da. Aurkezpenean eskuragarri izango da liburua. 

Zeresana ematen duen pertsonaia da Nicolas Saez de Elola. Kontsaesan asko sortzen ditu bere biografiak eta altxorrak, baina horiek plazaratu eta herriko ondarea balioan jartzeko apustua egin dute EHU, Aranzadi, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak: "Pertsonaia polemikoa da Elola. Pizarroren kapitaina izan zen Perun, eta hilketa ugariren erantzule beraz. Han harrapatutako diruarekin egin zuen kapera eder hau. Altxor bat da kapera hau, baina ibilbide iluneko herritar batek egina. Kontraesanak sortzen ditu Elolak. Udalak herrian dugun Bakardadearen kapera balioan jarri eta ezagutarazi, eta Nicolas Saez de Elola zein izan zen, eta zer egin zituen ezagutarazi". azaldu du Eneko Etxeberria Alkateak. 

Miren de Miguel Lesaka EHUko ikerlariak 2016ko urrian aurkeztu zuen hilabete luzez onduta Bakardadearen Kaperaren inguruko tesia. Eta hark azaldu duenez, "egi bihurtutako ametsa" izan da liburuak argitaratzea; izan ere, Udalak argitaratuko duen dibulgazio liburuaz gain, Aranzadiren ekimenez tesi osoa biltzen duen liburua ere argitaratu eta aurkeztuko da ostegunean. De Miguelek kaperak duen "garrantzia" azpimarratu nahi izan du bere hitzartzean. Euskal Herrian dagoen errenazentismo garaiko kapera bakarra dela azaldu du eta Italian aurki daitezkeen "tenplu txikien" parekoa dela aipatu du. Elolak, hil aurretik, "bere omenez" kapera eraikitzeko orubea erosi eta egiteko eskatu zuen, Perun Inkei harrapatutako urrearekin.

Diru horrekin "intelektual onek" egin zutela zehaztu du De Miguelek. Izan ere, errenazestismoaren ezaugarri eta pentsamenduak ondo islatuta daude. Hala, arkitektura, pintura zein eskultura errenazestistak aurki daitezke. Kaperak osotasunean hartuta, Euskal Herrian ez duela parekorik ere zehaztu du.

 

Ondarearen berreskurapena

2002tik 2006 bitartean egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Kaperaren ondarea berreskuratzeko lanak, eta Mikel Diez Sarasola Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko Kultura zuzendaria izan da gaur aurkezpenean. Haren hitzetan, "oraina ulertzeko, iragana ezagutzea" ezinbestekoa da, eta Aldundiak Bakardadearen Kapera berreskuratzeko egin duen ahalegina azpimarratu nahi izan du. Horrekin batera, azken urteotan Azpeitiko Udalarekin izandako elkarlan emankorra ere aipatu, eta alkatea eskertu du. 

Juantxo Agirre Aranzadiko Idazkari Nagusiaren hitzetan, liburuekin, ziklo bat itxiko da: "Aldundiaren laguntzarekin ondarea berreskuratu zen, EHUrekin ikerketa bultzatu da, eta liburu hauen bidez, ondarearen inguruko dibulgazio lana egingo dugu. Denak funtzionatu du hemen". XVI. mendean iraultza bat izan zela aipatu du, Italiatik etorritakoa eta mugarri izan zena arkitekturan. 

 

Liburuaren aurkezpena, ostegunean

Ostegunean aurkeztuko da liburua herritarren aurrean, 18:00etan, Bakardadearen kaperan (hiletaren bat bada, Basazabalen). Aurkezpen egunean, liburu dibulgatiboa doan eskuratzeko aukera izango da bertan. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information