wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Aurtengo ikasturtea azkenetara iristen ari da, eta Udalak eta Emakumeen Mahaiak ohitura duten bezala, ikasturte amaierako jaialdia antolatu dute. Helburua da ikasturtean zehar Emakumeen Txokoan garatu dituzten Jabetze Eskolako ikastaro eta ekimenetan parte hartu duten emakumeak elkartzea, beren esperientziak partekatzea eta egindako lanaren emaitza herriratzea. Jaialdia ekaianren 14ab izango da, 18:30etan hasita, Sanagustinen.

Ekainaren 14an izango da jailadi nagusia, baina dagoeneko hasi dira ikasturtean egindakoa erakusten. Hala, herenegundik hilaren 17a arte Sanagustinen emakumeek egindako eskulanak dira ikusgai, Sanagustin kulturgunean.

 

Jaialdi nagusiaren egitaraua

18:30ean, 'Pakean dagoenari pakean utzi'. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen binakako umore bakarrizketa saioa. 

19:30ean, bertso poteo feminista. Julene Iturbe, Maddi Ayestaran eta Lierni Rekondorekin, plazatik hasita. 

21:00etan, Emakume afaria. 

Ondoren, gitarrarekin alaituko dute afaloste. 

 

Afarirako txartelak salgai

Afarira joan nahi dutenek, aurrez erosi beharko dute txartela Emakume Txokoan. Langileek 20 € ordaindu beharko dute eta langabetu eta ikasteel 10€.  

Informazio gehiagorako, 943 15 79 28 edo 943 15 70 55 telefono zenbakietara deitu dezakete.