wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko ikastetxe guztiek hartzen dute parte Agenda 21 egitasmoan, eta egitasmo horren baitan, aurten, egitasmo gehigarri bat batu zaie. "Hala, haur eta gazteek, Ekoizpen eta Kontsumoaren inguruko hausnarketa egin behar zutenez, ezinbestekoa ikusi zuten udalaz gaindiko lankidetza izatea. Horrela, ekoizpena lantzeko Urkome, Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartearen eta Iraurgi Berritzen Garapen Agentziaren laguntza ezinbestekoa izan da eta kontsumoa lantzeko berriz, merkatariekin harremanetan jartzea erabaki genuen eta Azpeitiko kasuan, BERTAN Elkartean emandako laguntza aipa gabe ezin utzi", azaldu du Aitor BEreziartu Ingurumen zinegotziak.

Gaur, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, aurkeztu dute elkarlanean aritu diren eragile guztiek emaitza: poltsa berrerabilgarriak. Poltsak kotoi ekologikoz eginak dira eta alde bakoitzean mota desberdinetako leloak ikus daitezke: Alde batean, Energiaren kontsumo arduratsua egiteko gonbidapena eta bestean, herrian bertan kontsumitzearen garrantziaren inguruko bi mezu.

Bi mezuak Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleek sortutakoak dira Agenda 21aren programaren baitan egin den parte hartze prozesu bati esker. Aurtengoan parte hartze prozesu honek, ohiz antolatzen zen “Ideia Onena”-ren lehiaketa ordezkatu du.

Ikastetxe bakoitzeko ikasleek proposamen desberdinak egin zituzten eta denen artean, Eskolarteko Audientzia egin zen egunean lelo bana aukeratu zuten herri bakoitzean.
Azpeitiko ikasleen leloa: “Izan herritar PETO herrian erosiz LEPO” azkoitiarrek aukeratutako berriz, “Maitatu herria, kontsumitu geuria”

Poltsak, ondorengo egunetan banatuko zaizkie LH eta DBHko ikasle guztiei, eta Bertan merkatari Elkartearen bidez ere banatuko dira. 

Bukatzeko esan, Ekimenaren sustatzailea Urola Erdiko Energia Mahaia izan bada ere, eragile asko izan dira parte hartu dutenak, eragile askoren arteko lankidetzari esker sortutakoa, alegia. Aurrerantzean ere elkarlanean jarraitzeko nahia da Azpeitiko Udalarena.