wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalaren baitako Emakume Txokoak leihaketa berri bat jarri du abian. Datorren ikasturteko eskaintza iragarriko duen esku-orriaren diseinuaren lehiaketa, hain zuzen. Lehiaketaren helburu nagusia herriko emakume artistak (ilustratzaile, diseinatzaile.... ) eta beren lana aintzat hartu, balioan jarri eta ikusgarri egitea da. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko lehiaketa da; lanak banaka zein taldeka aurkez daitezke ekainaren 28a bitartean Emakume Txokoan edo Udaleko Parekidetasun Sailean. 

Diseinu irabazlea izango da datorren ikasturte jardueren esku-orria, eta 300 euro jasoko ditu egileak. 

 

LEIHAKETAREN OINARRIAK

Komunikaziorako baliabideak, informazioa transmititzeko eta gure berri emateko ezinbesteko tresnak dira. Herritarrengana iritsi eta ahalik eta errealitate gehienetara iristeko beharrezkoak. Diseinu eta ilustrazioen bitartez, gure balioak adierazi eta transmititu daitezkeelakoan, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatuko duen lehiaketa sustatu nahi du Azpeitiko Udalak.

Lehiaketaren helburu nagusia, herriko emakume artistak (diseinu grafikoan, ilustrazioan, etab. arituak edota adituak) eta euren lana aintzat hartzea eta ikusgarri egitea izango da. Horrez gain, lana baloratzea ezinbestekoa zaigunez, irabazten duen diseinua izango da ondoren erabiliko dugun komunikazio baliabidea.

Aukeratutako lanen artean, kalitate artistikoaz gain, informazioa ondoen transmititzen duen eta Azpeitiko Udalak kudeatzen duen Emakumeen Txokoko filosofia eta helburuak ondoen agertzen dituena aukeratuko da.

Azpeitiko Emakumeen Txokoa, espazio feminista bat da, parte hartzea bultzatzeko eta parekidetasuna lortzera bidean baliabideak eskaintzeko topalekua. Emakume askorentzat, leku pribilegiatu eta erreferente bihurtu da, ahalduntze prozesuak eta programak dinamizatzen dira eta herritarrei etengabeko formakuntza eskaintzeaz arduratzen da.

Programatzen diren ekintzak emakumeen kontzientzia-hartzea lantzera bideratuta daude -emakumeak jabetu daitezen jendartean zer-nola bizi diren eta non kokatuta dauden-, eta jendarte berdinzalea lortzeko beharrezkoak diren aldaketak identifikatu eta jendartearen parte-hartzea eta mobilizazioa sustatzera.

Hemen Emakumeen Txokoan aurki daitezkeen hainbat zerbitzu:

OINARRI hauek ezarri dira lehiaketarako:

1.- XEDEA.

Lehiaketaren helburu nagusia, herriko emakume artistak (diseinu grafikoan, ilustrazioan, etab. arituak edota adituak) eta euren lana aintzat hartzea eta ikusgarri egitea izango da.

2.- EZARGARRI DEN ARAUDIA.

Lehiaketako saria ematerakoan, eta sariduna eta erakunde emailearen arteko harreman juridikoa finkatzerakoan, oinarri hauek, eta saria ematerakoan indarrean dauden arauak bete beharko dira:

- Azpeitiko Udalak dirulaguntzak emateko ordenantza arautzailea (2012ko maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 101 zk.)

- Azpeitiko Udalaren eta Euskara-Patronatuaren dirulaguntzei buruzko indarrean dagoen Plan Estrategikoa.

- Oinarri hauetan aintzat hartu ez diren kontu gutzietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak(estatuko Aldizkari Ofiziala, 2003-11-18koa) eta Lege hori garatzeko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Arautegiak dioena hartuko da kontuan.

3.- PARTE HARTZAILEAK.

18 urtetik gorako emakumeek parte-hartu dezakete lehiaketan. Emakumeei zuzendutako lehiaketa da, estrategikotzat jotzen baita emakumeek sortutako eta diseinatutako baliabideak sustatzea.

Banaka edo taldean aurkeztu ahal izango dira lanak, eta partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Parte hartzaileek, Azpeitiko Udalak dirulaguntzak emateko eratutako ordenantza arautzailearen 5. artikuluak eskatutako baldintzak bete beharko dituzte (2012ko maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 101 zk.).

4.- BALDINTZAK.

Lehiaketan aurkeztuko diren lanak jatorrizkoak izan beharko dute, aurrez argitaratu gabeak eta ezingo dira beste lan batzuen kopia izan, ez osorik, ezta zati batean ere.

Lanek ez dute agerian izango ez sinadurarik, ezta egilearen izenik ere.

Diseinuek lehiaketaren helburuarekin bat egin beharko dute, eta bereziki, Emakumeen Txokoaren filosofia eta baloreak barnebildu beharko dituzte.

Lan irabazleak, kurtso hasierako eskaintza berriarekin berriro osatu beharko du esku-orria (diseinu hori izango da kurtso berrirako erabiliko dena)

5.- PROZEDURA.

Parekidetasun Saileko talde teknikoari dagokio oinarri hauetan araututako lehiaketaren kudeaketa lanak burutzea.

Proposamenak kide anitzeko epaimahai batek aztertuko ditu, eta epaimahai hori izango da ebazpen proposamena prestatuko duena.

Ebazpen proposamena interesatuei jakinaraziko zaie, eta hamar eguneko epea emango zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Jakinarazpen prozesuak sinpleago, azkarrago eta errazagoak izan daitezen, ebazpen- proposamena telefonoz jakinaraziko zaie eskatzaileei, bai eta udal jakinarazpenak eta dokumentazioa jasotzeko emandako posta elektronikoan ere (espedientean izapidetuko da interesatuak jakinarazpen hori eman duela).

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpenaren proposamena egingo da.

Adierazitako epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko ebazpenak behin betiko izaera hartuko du.

Behin betiko proposamen ebazpena onetsi ondoren, Alkatetzak prozedura ebatziko du oinarrietan dioenaren arabera arrazoitutako ebazpen baten bidez.

6.- EPAIMAHAIA.

Epaimahaiaren osaera ondokoa izango da: parekidetasun zinegotzia, parekidetasun teknikaria, emakumeen txokoko dinamizatzailea, emakumeen mahaiko ordezkari bat, mugimendu feministako ordezkari bat eta arte ikuspegia landuta duen kide bat (ikasketak direla eta, artista delako, etab.).

Parekidetasun batzordeko zinegotziak izango du, berdinketa kasuan kalitate botoa.

7.- EZAUGARRI TEKNIKOAK.

Diseinu guztiak, euskarri digitalean eta paperean aurkeztu beharko dira. “Mutua” beharko du izan, hau da, ondoren testua aldatzeko eta moldatzeko aukera emango duena. Diseinua eta maketazioa, biak barnebilduko ditu lanak.

Ezinbestean, Emakumeen Txokoko logoa, Azpeitiko Udalaren eta Emakumeen Mahaiaren logoa agertuko dira.

Lan irabazlea aukeratzerakoan, lana inprimatzeko beharko den kostua kontutan hartuko da. Udalak aurreikusitako aurrekontuekin bat etorri beharko du.

Esku orriaren diseinuan bi arlo agertu behar dira (ongi bereizita). Batetik Jabetze Eskoletako eskaintza eta bestetik Emakumeen Txokoko ekintzen eskaintza. Hori ikusgarriagoa egiteko, aurtengo eskaintzaren eta egitarauaren testua emango da, horrekin egin ahal izateko eredua.

8.- OHARRAK.

- Hizkuntza ez-sexista erabiltzea ezinbestekoa izango da.

- Aniztasuna kontutan izatea baloratuko da.

- Estereotipoetan ez erortzea aintzat hartuko da.

- Originalak izatea ere kontutan izango da (ilustrazioekin edo gabe, kolore anitzekin edo ez, etab.). Diseinuaren nondik norakoak guztiz irekiak dira.

9.- AURKEZPENA.

Lana, paperean eta dagokion tamainan inprimatuta aurkeztu beharko da alde batetik eta euskarri digital batean (cd, usb, ...), bestetik. Biak gutun-azal itxi baten barruan aurkeztuko dira honakoa idatziz: “Emakumeen Txokoa – Eskaintza esku-orri lehiaketa”.

Gutun-azalaren kanpoaldean ez da egilearen izenik aipatuko.

Gutun-azalaren barnean, beharko balitz, gehienez 10 lerroko azalpen bat erantsiko da (ez da derrigorra). Azalpenak euskara hutsean edo elebiz aurkeztuko dira.

Gutun-azal berean, baina itxita egongo den beste gutun-azal batean sartuta, egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, herria, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa), eta NA-ren fotokopia.

Lan guztiak, Emakumeen Txokoan (astelehenetik ostiralera; goizez 10:30etatik 12:30etara edota arratsaldez 16:30etatik 19:00etara) edo Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailean aurkeztuko dira. Urriaren 1eko 38/2015 legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 16.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoetatik edozein erabiliz.

Lana taldean aurkeztuz gero, egile-ordezkari baten datuak bakarrik emango dira, bere NA-ren kopia erantsiz.

Partaideek lehiaketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak, Datu Pertsonalak babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzko abenduan 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz jasoko dira eta tratatuko dira.

Lanak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 28an bukatuko da, aurrez aipatutako tokietako arreta ordutegien barruan.
10.- BALORAZIO IRIZPIDEAK.

Ondorengo irizpideak hartuko dira kontutan lanak saritzeko momentuan:

- Emakumeen Txokoko nortasuna eta baloreak barnebiltzeko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena: 20 puntu.

- Eskatutako informazioa txukun eta argi agertzea: 20 puntu.

- Lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza: 20 puntu.

Guztira: 60 puntu

Epaimahaiak askatasun osoz jardungo du aurrez aipatutako irizpideen arabera, lanak saritzeko garaian.

11.- SARIAK.

Lan irabazleari 300€ko saria emango zaio.

Saria ordaintzean, dagozkion kenkariak (PFEZ) aplikatuko zaizkio.

Epaimahaiak huts deklaratu dezake lehiaketa, edota sariren bat eman gabe utzi.

12.- ESKU-ORRIAREN ERABILERA.

Esan bezala, Emakumeen Txokoko 2019ko irailetik abendurako eskaintzaren egitaraua irabazitako diseinuarekin herriratuko da.

13.- JABETZA.

Saridun lanaren jabetza, eta ondorioz, lan hori erabiltzeko eskubideak Azpeitiko Udalarenak izango dira.

Lehiaketara aurkeztutako parte hartzaileek baimena ematen diote Azpeitiko Udalari erakusketak antolatzeko.

Parte-hartzaileek, gainera, baimena ematen dute beraien lana Emakumeen Txokoko eskaintza zabaltzeko euskarri moduan erabiltzeko, eta berau publikatzeko eta formatua egokitzeko. Dena den, lana erabiltzerakoan, antolakuntza egilearekin kontaktuan jarriko da.

Sarituak izan ez diren lanak berreskuratzeko aukera izango dute egileek.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Oinarri-arau hauen interpretazioan zalantzaren bat sortzen bada, epaimahaiak eta antolatzaileek erabakiko dute.

14.- HELEGITEAK.

Oinarri hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.