wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Izarraitz pilotalekua, herri kirolen plaza izango da, beste behin, ostiralean, 22:00etatik aurrera. Bertan, herri kirolen bost final jokatuko dira; 19 eta 23 urte azpiko banakako aizkolari txapelketak eta Urrezko banakako aizkora txapelketa nagustia, Emakumeen trontza txapelketa eta Urrezko binakako harrijasotzaile txapelketa. Azpeitiko Udalak bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Eneko etxeberria alkateak, eskerrak eman dizkie antolatzaileei "txapelketa hauen bidez herri kirolak eta Azpeitia estu lotzearren". Dena prest dagoela eta herritarrak zein herri kirol zaleak txapelketara joatera animatu nahi izan ditu. 

Beste urte batez jarraian, Azpeitiko Izarraitz Frontoiak hartuko ditu Urrezko Aizkorako finalak. Final nagusian, Mikel Larrañaga azpeitiarrak Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia IV.a izango ditu aurrez aurre. Gazte mailetan, berriz, 19 urtez azpikoen lehian izango dira Hodei Ezpeleta, Xuban Kañamares V eta Aritz Azpiazu Arria VI.a azpeitiarra. 23 urtez azpikoetan, Julen Larrea IIIa, Oier Kañamares IV.a eta Joxean Etxeberria II.a izango dira. 

Iaz emakumeen aizkora txapelketako finala jokatu zen, eta aurten trontza txapelketa jokatuko dute, binaka. Karmele Gisasola eta Usue Ansorregik aurrean izango dituzte Garbiñe Lopes de Uralde eta Ruth Lizana alde batetik, eta Itsaso Onsalo eta Leire Astiazaran, bestetik. 

Bukatzeko, binakako harrikasotze txapelketako finala jokatuko dute hiru bikotek; nor baino nor izango dira Imanol Albizu Goikoetxea eta Xabier Aranburu Guzta, Jon Gisasola Zelai V.a eta Jokin Eizmendi eta Iñigo Eizagirre Eiza eta Aimar Galarraga. 

 

Bost sarrera bikoitz zokatuko ditu Udalak

Finalerako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Azpeitiko Udalak. Zozketetan parte hartu nahi dutenek, gaurtik ostiralera bitartean (12:00ak arte) eman beharko dute izena udaletxera deituta (943 15 70 68) edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita. Izen abizenez gain, harremanetarako telefono bat utzi beharko dute parte hartzaileek.

Sarituei, ostiral eguerdian bertan abisatuko zaie.

Sarrerak, egunean bertan izango dira erosgai, 20:30etatik aurrera frontoiko lehiatilan.