wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udal Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean, maiatzak 27, hasiko da eta dagoeneko eskuorriak banatu dira ikastetxeetan. Aurten, hainbat berrikuntza izango dituzte udalekuek. Hala, adin tartea zabaldu egin da eta HH2ko haurretatik hasi eta batxilergoko bigarren mailako nerabeak arte izango dute ekintzetan parte hartzeko aukera. Azken urteetan egin moduan, aurten ere herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu dira ekintza batzuk eta ahalik eta udaleku inklusiboenak egitea izan da helburua, herritar orok parte hartzeko aukera bera izan dezan.

Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira eta uztailaren 19ra arte izango dira. Izen emate epea, berriz, datorren astean, maiatzaren 27tik 31ra, biak barne, izango da eta Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora (plaza txikia z/g)  joan beharko dute honako ordutegian: goizez, 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.