wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, azken urteotan bezala, aurrekontuaren %0,7a, 90.000 euro, bideratuko ditu Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak sustatzera. Laguntza eskatzeko epea zabalik da ekainaren 7a arte eta diru laguntza eskaera egin nahi dutenek beren proiektua eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute egun horretarako Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairua). 

Lagunduko diren programek izan beharreko helburuak: 

  • Garatzeko bidean dauden herrialdeetan egitea.
  • Proiektu horien helburua garapen ekonomiko-sozial orekatua bultzatzea eta eragitea izatea, edota zentratzea arlo zehatz hauetan, hain zuzen ere osasuna, hezkuntza, gizarte-laguntza, kultura, giza- eta gizarte-eskubideak sustatzea, demokraziaren balioen garapena, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzea, banakako eta taldekako askatasuna eta abar. Halaber, dirulaguntza horien helburu izango dira hondamendi-egoeretarako ekimen humanitariorako laguntzak ere.
  • Herritarrak oro har horien onurak jasotzea.
  • Herritarren inplikazioa eta partizipazio aktiboa bultzatzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailearen edo bere ordezkariaren NAN
  • Elkartearen IFKren fotokopia.
  • Eusko Jaurlaritzaren Erakunde eta Elkarteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio.
  • Kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Erakundearen jarduera orokorraren memoria, non Garapenerako Lankidetzan eta Sentsibilizazioan duen eskarmentua azalduko den; aurkako alderdiaren eskarmentua ere aipatuko da, eskatzailearenaren desberdina bada.
  • Proiektuaren, jardueraren edo berariazko egitasmoaren memoria, zeinentzat dirulaguntza eskatzen den. Memorian azaldu beharko da non burutuko den eta nori zuzenduta dagoen, ahal bada zonalde zehatzaren mapaz lagunduta; aipatuko dira baita baliabideen zerrenda, aurrekontu orokorra, eskatzen den kopurua eta hori egiaztatzeko modua ere.
  • Erakundearen jarduera orokorraren gastu eta sarreren aurrekontua.
  • Diruz lagundu nahi den proiektua, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.
  • Elkarteko kide-kopurua, Azpeitikoak eta beste herrietakoak bereizita.
    Horretarako, eskatzaile bakoitzak elkarteko batzordeko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta bertan eskaera egiteko orduan goragoko informazioa azaldu beharko du.
  • Onartutako proiektuaren eta emandako dirulaguntzaren arteko aldea (halakorik balego) ipintzeko konpromisoa agertzen den deklarazioa, zuzenean, edo hirugarren baten finantzazio bidez.
    Programak Azpeitiko Udalerrian zabalkundea izateko proiektua.
  • Oinarrietan 3-3 artikuluan ataletarako agiriak:
  • Eskatzailearen edo/eta ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
  • Erakundearen IFKren kopia.
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoenaren Ziurtagiria, badagokio.
    Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria
    Erakundearen jarduera orokorraren memoria, non Garapenerako Lankidetzan eta Sentsibilizazioan duen eskarmentua azalduko den; aurkako alderdiaren eskarmentua ere aipatuko da, eskatzailearenaren desberdina bada.
  • Diruz laguntzeko eskatzen den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren memoria.
  • Programak Azpeitiko udalerrian zabalkundea izateko proiektua.
  • Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua.
  • Diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.

 

DEIALDIAREN INGURUKO INFORMAZIOA

Ebazpena

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria