wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak eta IMH makina erreminta institutuak duten hitzarmenaren baitan, datozen hilabeteotan hainbat ikastaro eskainiko dira Basazabal formazio zentroan. Guztira 8 ikastaro antolatu dira; bost uda aurretik egingo dira, eta beste hirurak udazkenean. Ikastaroak doakoak izango dira, eta izen ematea irekita dago(ikastaro bakoitza hasi baino hiru egun lehenago itxiko da) ikastaro guztietarako. Izena emateko nahikoa izango da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatzi edo 688 845 118 telefonora deitzea. 

IKASTAROAK


HEIDENHAIN 530: Programazioa ( 40 ordu)
Data : 2019/06/03 - 2019/06/27
Egunak: Astelehenetik ostiralera 
Ordutegia: 09:00 – 11:00
Tokia: Basazabal Jauregia


TOLERANTZIAK 2. Geometrikak eta Azalekoak

G.P.S ikuspegia. Adituak ( 16 ordu)

Data: 2019/06/17 - 2019/06/28

Egunak: Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala
Ordutegia: 11:30 – 13:00
Tokia: Basazabal Jauregia

PLANOEN INTERPRETAZIOA I. Bistak eta Ebakitzeak (50 ordu)

Data: 2019/06/24 - 2019/07/17
Egunak: Astelehenetik ostiralera 
Ordutegia: 16:00 – 18:30
Tokia: Basazabal Jauregia

AM NX ( 2 1/2 eta 3 Fresagailuen Ardatza) (40 ordu)

Data: 2019/07/01 - 2019/07/22
Egunak: Astelehenetik ostiralera / de lunes a viernes
Ordutegia: 16:00 – 18:00
Tokia: Basazabal Jauregia

FANUC FRESAKETA: elkarrizketa bidezko programazioa ( 20 horas)

Data: 2019/07/08 - 2019/07/17
Egunak: Astelehenetik ostiralera / de lunes a viernes
Ordutegia:09:00 – 11:30
Tokia: Basazabal Jauregia

UDAZKENEKO ESKAINTZA 

Udazkenerako ere hiru ikastaro antolatu dituzte Udalak eta IMHk. Hala, irailean, 40 orduko Autocad ikastaroa eta planoen interpretazioen inguruko beste hi ikastaro ere antolatu dira.