wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Hasi dira Lasaoko tren estazioaren inguruan, errepide azpitik, Azpeitia eta Zestoa oinez zein bizikletaz ibiltzeko egingo den lotura berriko lanak. Azpeitia Zestoa oinez zein bizikletaz lotzeko Lasaora arteko bidegorriaren eta handik Iraetara arteko bideberdearen arteko lotura errepide azpitik egiteko hitzarmena sinatu zen 2018. urtearen bukaeran. Hala, hasi berri diren obren bidez, Lasaoko errepidea serugu eta egoki pasatzeko lotura egingo da.

Eusko Trenbide Sareak egin du obrak esleitzeko lehiaketa publikoa eta Altuna y Uria enpresa hasi berri da pasabidea egokitzen. 62.653 euroko aurrekontua dute lanek ( + BEZ) eta hiru hilabeteko epean bukatu beharko dituzte.

Loturaren xehetasunak
250 metro inguru dituen bidea GI-631 errepidearen beheko pasabidetik Zestoa aldeko trenbidearen toperaino doa, Lasaoko geltokiko instalazioen eta eraikinaren kanpoaldetik, batez ere. Horrez gain, proiektu horrek Gl-361 errepidearen hesirik gabeko eta beheko trenbide pasaguneen egokitzapen lanak ere jasotzen ditu. Museotik zirkulazio gutxi abiatzen den arren, segurtasun arriskua dago, trenbidearen galiboan sartzen diren bidearen erabiltzaileentzat eta trenbidearen erabiltzaileentzat.

ETSk eragiketaren %50 finantzatuko du, eta gainerakoa, parte berdinetan, Zestoako eta Azpeitiko udalek.

PHOTO 2019 05 22 16 55 16

PHOTO 2019 05 22 16 55 20 1