wrapper

Oharrak

Uztailean 4 eta 6 eta 7 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako igeri ikastaro trinkoak antolatu ditu igerilekuak. Ikastaro horietarako izen ematea maiatzaren 21ean irekiko da, eta interesatuek igerilekuan bertan eman beharko dute izena. 

Urtero gisa, Udal Kirol Patronatuak igeri ikastaroak antolatu ditu haurrentzat uztailean. lau eta hamahiru urte bitarteko haurrei zuzenduriko saio trinkoak izango dira, eta uztailaren 1ean hasi eta 19ra arte luzatuko dira. Ikastaroa egunero izango da, astelehenetik ostiralera, bakoitzak izena emandako orudtegian.

Ikastaroen ordutegia, adinaren arabera izango da:

  • 9:00etan: 7 - 13 urte bitartekoentzat
  • 10:00etan: 4 - 6 urte bitartekoentzat
  • 11:00etan:4 - 6 urte bitartekoentzat
  • 12:00etan: 4 - 6 urte bitartekoentzat
  • 16:30ean: 4 - 13 urte bitartekoentzat (Izen ematearean arabera, talde bat edo bi osatuko dira)

Izen ematea

Izen ematea maiatzaren 21ean zabalduko da igerilekuan. Ikastaroen prezioa 54,08€koa izango da bazkideentzat eta 94,66€koa bazkide ez direnentzat. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information