wrapper

Oharrak

Maiatzaren 27tik 31ra bitartean izango da aurtengo Udal Udalekuetan izena emateko epea. Aurtengo berrikuntzen artean, bi dira aipagarrienak. Alde batetik udalekuetan parte hartzeko adin tartea zabaldu da eta HH2ko haurrek ere udalekuetara joateko aukera izango dute; beste aldetik, zaintza zerbitzuaren ordutegia ere zabaldu egin da eta 8:30etatik 10:00etara bitartean izango da. 

Aste Santuko oporrak pasatuta, udari begira jarri gara Udal Gazteria Saila eta horrekin batera Udal Udaleku irekien antolaketan ari dira buru belarri. Programazioak ixten eta horietan egingo diren hainbat ekintza herriko eragileekin elkarlanean antolatzen ari dira, azken urteotan bezala. 

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte izango dira aurtengo udalekuak eta izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie haurrei laster. Izena emateko epea maiatzaren 27tik 31ra izango da, biak barne. Aurreko urteetan bezala Gazte Informazio Bulegoan (plaza txikia z/g) jasoko dira izen-emateak, honako ordutegian: goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-20:00.

Aurtengo berrikuntzak

Iaz zaintza zerbitzua jarri zen abian eta aurten ere mantentzea erabaki du Udalak. Ordutegi aldaketa izango du, ordea, 8:30etik 10:00etara bitartean eraman ahalko dira haurrak Txiki Txoko Ludotekara.

Horretaz gain, beste berrikuntza bat ere izango da aurtengoan, HH2ko haurrek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute. Goizez izango da eta Txiki Txoko Ludotekan bilduko dira. Izen ematerako orrian emango dira azalpen gehiago. 

udaleku

 

Begiraleen lan poltsan izen emateko epea, zabalik
Begirale zein heziketa behar berezietan adituak kontratatzeko lan-poltsa ere martxan da. Hala, uztaileko udaleku irekietan lan egin nahi dutenek maiatzaren 24a, ostirala, baino lehen beren curriculuma helarazi beharko dituzteEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.  

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information