wrapper

Oharrak

Estimazio handia dute Azpeitian erraldoiek. Festa giroan kalera irteten diren bakoitzean herritar ugari izaten dira kale ertzetan deren jantzi eta mugimenduei begira. Gaur egungo erraldoiak 1972. urtean erosi zituen Azpeitiko Udalak. Baina erraldoienganako tradizioa hori baino zaharragoa da herrian, izan ere, XX. Mendeko lehen hamarkadaren bukaeratik mende erdira arte Azpeitiko erraldoiak izan zirenen erreplikak dira gaur egungoak. Azpeitiko erraldaiak munduko hainbat arrazen adierazgarri dira. 

 Azpeitiko Udalak duela hainbat hilabete erraldoien erreplika txikiak ateratzea erabaki zuen, eta dagoeneko laukoteko bi esku artean ditu. Bi erreplika horiek herritarrek ikusi eta eskuratzeko asmoz, larunbata honetan, maiatzak 11, 18:00etatik 20:00ak ingurura arte erraldoien festatxoa egingo da.

Hala, kioskoan Oihan Vega izango da haur eta gaztetxoentzako kantuak jartzen (Ene Kantak, kalejirak, Goazen!....). Horretaz gain, Andoni Bastarrikak hondarrarekin eskulturak egiteko tailerrak eskainiko ditu umeentzat eta egunean zehar, erraldoiak egingo ditu plazan, bertan.

Festak irauten duen bitartean, plazan bertan erraldoi txikiak eskuratzeko aukera ere izango dute herritarrek. Erraldoi bat 7€an salduko da eta biak 12€an.

Laukotea, Umeen Egunerako
Udala lau erraldoien erreplikak egiteko lanean ari da, hala, Umeen Egunean (uztailean) egiten den erraldoien bilkurarako laukotea osatzekoa aurreikusten du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information