wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001etik goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Goi mendizaletasunari lotutako proiektuak bultzatzeko 3.000 euroko beka da, dagoeneko proiektuak aurtezteko epea zabalik dago; horretarako azken eguna apirilaren 30a izango da.

Inflexio puntu baten ostean, zenbait aldaketarekin, indarberritu egin zen duela pare bat urte. Ordutik, 'Nun dago Nun' proiektuak eta Mikel Zabalza eta Alberto Fernandezen 'Drangnag-ri proiektua'-k jaso dute beka.

Bekaren irizpideak

Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira:

- Taldekide guztietatik euskaldunen gutxienengo kopurua %50ekoa izan behar du.
- Egin nahi den jardueraren kalitatea.
- Entitateak bere jarduera-eremuan agertu duen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna.
- Partaide-kopurua eta jardueraren iraupena eta zabalkundea.
- Jardueraren finantziazioa.
- Jarduera antolatzeko azpiegitura eta giza-baliabideak.
- Kirol eta gizarte-mailan jarduera horrek duen interesa.
- Antzeko kirol programa edo eskaintzarik ez egotea.
- Jarduera hori kualifikatutako pertsonal teknikoak garatzea.

Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko dira.

Proiektuaren aurkezpena

Proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da (egun hori barne). Eskari-instan­tziak, Azpeitiko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak, eta ondoren zehaztutako agiriekin batera:

1.- Diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko ditu, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko baimena.

2.- Egin nahi den proiektuaren Oroitidazkia, hari dagokion aurrekontuarekin batera, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.

Ebazpena

Deialdia

Eskaera orria