wrapper

Oharrak

Apirilaren 4tik 14ra bitartean AEk-k antolatutako Korrika egitasmoa Euskal Herria zeharkatzen ari da. Euskararen mezua, testigua, eskuz esku doa Garestik Gasteizera, eta gaur goizean izan da Azpeitian. Bi urtean behingo zita izan da gaurkoan, eta Azpeitiko Udalak, ohi bezala, euskarari eta AEKri bere babesa adierazteko Korrikako hiru kilometro erosi ditu. Lehen kilometroa Hazparnen (Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude duela 30 urte baino gehiagotik) egin zuten Aitor Bereziartua eta Estitxu Elduaien zinegotziek, beste hainbat lagunekin batera. Gaur, Azpeitian, Eneko Etxeberria alkateak eman du 1.958 kilometroan testigua eta Udal euskaltegiko ikasleen eskuetan joan da 1.969. kilometroan. 

 32649583607 5ab7010b26 h

46868032154 f9433fda68 h

47538957662 de0e0eda8c c

47591928411 84b45366f9 c

IMG 6311

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information