wrapper

Oharrak

Gizarte arloan eta gizarte osasungintzan lanean dabiltzan elkarteei zuzendurikoa da laguntza, eta apirilaren 26ra arte izango da irekita laguntzak eskatzeko epea. 

Urtero gisa, Azpeitiko Udalak gizarte arloan zein gizarte osasungitzan lanean ari diren talde eta elkarteei zuzenduriko diru-laguntza deialdia abian jarri du. Hala, gaurtik apirilaren 26a bitartean izango da zabalik eskaerak egiteko epea. Eskaerak, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairuan) entregatu behar dira. 

 

Diru-laguntzak gizarte eta gizarte-osasun arloko zerbitzuen esparru zehatz hauetarakoak izan daitezke:

— Elkartearen beraren ohiko jarduerari eustea.
— Hitzaldiak.
— Herritarren sektore batzuen aisialdi eta denbora librerako jarduerak.
— Sustapen, sentsibilizazio, prestakuntza, informazio jarduerak/edo ekimenak, eta jardueraren zabalkundekoak.
— Elkarte zehatz horren jarduerarekin zerikusia duten material edo baliabide espezifikoak prestatzea.
— Elkartearen jarduerak bere baitan hartzen dituen kolektiboei zuzendutako interbentzio-programa zehatzak garatzea.
— Ohiz kanpoko izaeraz, Azpeitian sustraitutakotzat jotako ekitaldi, ospakizun eta urteurrenak antolatzeko ere eman ahal izango dira diru-laguntzak

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak

— Eskatzailearen edo/eta ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
— Erakundearen IFKren kopia.
— Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoenaren Ziurtagiria, badagokio.
— Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
— Elkartearen jarduera orokorraren memoria.
— Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo programaren memoria.
— Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua, edota, bestela
— Diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.
— Eskabidea egin den urtearen aurrekoari dagozkion gastu eta diru-sarreren likidazio erreala edo balioetsia, bai entitatearen jarduera orokorrari bai diru-laguntza xede duen proiektu edo jarduera espezifikoari dagokiona, jarduera hori iaz egin bada. Agiri horiek Udalean aurkeztuak baleude, ez da berriro aurkeztu beharrik izango.
— Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea.

Diru laguntzaren inguruko informazio osoa.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information