wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
    Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
    Ekonomia, lana edo langabezia dira azpeitiarren kezka nagusiak. Martxotik bizi dugun egoera ez ohiko eta ez egonkorra medio, oraindik eta garrantzia handiagoa hartu dute  herritarren artean gai horiek. Azpeitiko Udalaren ardatz da ekonomia azken urteotan, eta egoera bereziak, gizarte beharrei erantzutearekin batera lehentasun nabarmena hartu  du azken hilabeteotan. "Lur industrialen baitan hiru lan lerro ditugu zehaztuta: jabeekin lantzen ari garen Corrugadoseko eremuaren garapena, Larringo lur publiko industrial en garapenerako hitzarmenaeta gaur aurkeztera gatozen Landeta eraberritzeko azterketa eta plana. Epe luzerako proiektuen hasiera puntuan gaude, baina etorkizuneko Azpeitia hori eraikitzeko ezinbestekoa da gaurtik lantzen hastea gai konplexu hauek", azpimarratu du Nagore Alkorta alkateak.  Read more...
  • Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren hasieran
    Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren hasieran
    Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia bigarren edizioa. Eta gaurkoan, euskarak elkartu ditu Udala eta Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez, lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten enpresak. Artxara, Kooperatiba Elkarte Txikia; Abelur, Kooperatiba Elkartea; Biele, SA; Gurean Turismo Zerbitzuak, SL; K1 Ekopaisaia, SLL eta Landeta Burdin Lanak Berria, SL-ri euskararen alde egiten duten lana errekonozitu eta eskertu diete Nagore Alkorta alkateak eta Eneritz Albizu euskara batzordeburuak.  Read more...
  • Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL Corrugados Azpeitiako lurrentzako irtenbidea bilatzen ari dira
    Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL Corrugados Azpeitiako lurrentzako irtenbidea bilatzen ari dira
    Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL, Corrugados Azpeitiaren gaur egungo jabea, Leal familiarena, elkarlanean ari dira enpresa horren lursail eta instalazioei irtenbide bideragarri eta egokiena eman asmoz. Lur eremu zabala okupatzen du enpresaren azpiegiturak, eta herriko erdigunetik gertu dago siderurgia-ekoizpeneko lantegi historikoa. Read more...
Landeta eraberritzeko alternatiba desberdinen lanketa abiatu du udalak
Ekonomia, lana edo langabezia dira azpeitiarren kezka nagusiak. Martxotik bizi dugun egoera ez ohiko eta ez egonkorra medio, oraindik eta garrantzia handiagoa hartu dute  herritarren artean gai horiek. Azpeitiko Udalaren ardatz da ekonomia
Lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa aitortu die Eleguneko enpresei Udalak, Euskaldiaren
Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia bigarren edizioa. Eta gaurkoan, euskarak elkartu ditu Udala eta Elegune enpresen hizkuntza gestiorako gune teknikoaren bidez, lan munduan euskara normalizatzeko konpromisoa hartuta duten enpresak. Artxara,
Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL Corrugados Azpeitiako lurrentzako irtenbidea bilatzen ari
Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL, Corrugados Azpeitiaren gaur egungo jabea, Leal familiarena, elkarlanean ari dira enpresa horren lursail eta instalazioei irtenbide bideragarri eta egokiena eman asmoz. Lur eremu zabala okupatzen du enpresaren

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Azpeitiko Udalak ematen dituen kultur sorkuntzarako bekak eta taldeen urteko ekintzetarako diru laguntzak eskatzeko epea bukaerara iristen ari da. Apirilaren 12a izango da eskaerak egiteko epea.

 Kultur Sorkuntzarako bekak

Laugarren urtez jarraian, kultur sortzaile berriak bultzatzeko, laguntzeko eta sortzeko beka abian da. Apirilaren 12a bitartean aurkez daitezke proiektuak Azpeitiko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan. Aurten, 12.000€ko diru poltsa jarri du Udalak.

Azpeitiko Udalak Kultur Mahaiarekin elkarlanean duela lau urte abian jarritako Kultur Sorkuntza Bekaren 2019ko deialdia abian jarri du. Kultur mugimenduaren baitan egindako hausnarketen baitan, sortzaile berriek beren proiektuak abiatzeko beharrei erantzun asmoz jarri zen, eta bere fruituak eman ditu urte hauetan. Jende askok eskatu ohi du laguntza, eta urtez urte bekaren diru poltsa handitzen joan da. Hala, lehen urtean 6.000€ jarri baziren ere, ondorengo urteetan bikoitza, 12.000€-koa izaten da.

Ikusi aurtengo sorkuntza beka deialdiaren inguruko informazio osoa. 

 

Kultur Taldeen urteko diru-laguntzak

Azpeitiko Udalak kultur taldeek ohiko jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak eskatzeko epea abian da, eta apirilaren 12ra arte izango dute herriko taldeek beren urteko jarduerak aurrera eramateko behar duten laguntza eskatzeko. Aurten ere, guztira, 47. 500 euro bideratuko dira zeregin horretara.

Ikusi aurtengo deialdiaren informazio osoa. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information