wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Urtarrilaren 25ean zozkatu ziren Esklabak Iturzulo eremuko lehen fasean eraikiko diren babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitzak. Hala, lehenik babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeari ekin zion udalak, eta dagoeneko esleitu ditu. Aste honetan tasatutako etxebizitzen esleipenei ekin zaio.

Azpeitiko Udalak prest du obraren exekuzio proiektua eta etxebizitzak esleitzeko zain da obraren exekuzioa hasi eta lehiaketa publikoa abian jartzeko. Obraren bolumena dela eta, 3-4 hilabeteko epean eslituko da guztia, eta dena esleitzean, aurreikuspenen arabera udazkenean, hasiko dira obrak eta 20 hilabeteko epean bukatzea aurreikusten da.