wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ostiraletik ikusgai da Basazabal jauregian Navarrorum erakuketa. Bertan, euskara idatziak Nafarroan utzi duen arrastoaren historia azaltzen da. Euskerak Nafarroan izan duen garrantzia, eta euskararentzat Nafarroak izan duen garrantzia nabarmendu daiteke erakusketan bertan. Erakusketa ikus-entzunekoez, panelez eta zenbait izkribu eta argitalpen orijinalen erreprodukzioek osatzen dute. Erakusketa apirilaren 28a arte izango da irekita. 

NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu dizuen duela pare bat urte Peio Montiano historialari eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko artxibozainak. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean.

Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak Nafarroako Errege Artxibo Nagusialpal dira, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

 

Historia, 6 etapatan

Guregana iritsi diren euskararen lekukoen bilakaera gogoan izanda, sei gai-multzotan sailkatu dira dokumentuak.

I. Hizkuntza, bere aztarnan. Lehen multzoak erakusten duen garai historikoa –erromatarren mundua eta Erdi Aroko lehen mendeak– dokumentu idatzi oso gutxiko aldia da. Orduan, euskara doi-doi ikusten da: inoiz edo behin agertzen da baskoi latinizatuek seme-alabei eta jainkoei ematen dizkieten izenetan.

II. Hizkuntza, izenaren jabe. Etnikoki edo sozialki bestelakoa denaren ikuspegia ageri da: frankoa, arabiarra, erromesa, fraidea mintzo da. Haiek ematen diote lehenik iruindarren eta gero nafarren hizkuntzari izena. Erdi Aroaren gailurra da garai hori. 

III. Hizkuntza, idazteko. Hirugarren multzoak islatzen du azkenean euskaraz –herabeki bada ere– idazten deneko aldia. Erdi Aroa amaitzen hasi da. Euskara pergaminora eta paperera iritsi da, beste mintzaira batzuetatik hartutako sinboloen bidez eta, bereaz gain, beste hizkuntza batzuk menderatzen dituzten pertsonen eskutik. Zatitxoak besterik ez dira, baina ikusten uzten dute zer dagoen dokumentazioaren kristal lurrunduaz bestaldean.

IV. Hizkuntza, inprimategian. Eskuizkribu horien ondoren, euskara Errenazimenturantz abiatzen da eta idatziaren munduan sartzen da bete-betean, mintzaira honetan inprimatutako lehen liburuarekin. Olerkiak, itzulpen erlijiosoak edo herri kantak eta, halaber, euskara leku orotan dagoelako aipamenak, horiek guztiek agerrarazten digute, azkenean!, lehen ia ikusezina zen errealitatea, baina betiere hemen egon dena.

V. Hizkuntza, atzeraka. Bosgarren multzoak hizkuntzen arteko borrokaren lehen emaitzak jasotzen ditu; izan ere, borroka sortzen da monarkia nazionalak “herrialde bat, hizkuntza bat” printzipioarekin eratzen direnean. Administrazioak eta eskolak eraginda, euskara espazio publikoan alboratzen hasten dira eta euskara herrixkan, elizan eta familian babesten da. Eta horrela hasten da bere atzerakada soziala eta geografikoa.

VI. Hizkuntza, arrazoiaren eta nazioaren artean. Azken multzoak erakusten du euskara mundu garaikideko prozesu politiko eta kulturaletan murgildu dela. Ilustratuen arrazoiak euskara baztertu zuen eta erromantikoen sentimenduak, aitzitik, hura besarkatu. XIX. mendean, gure hizkuntza harrapatuta dago liberalismo uniformizatzailearen eta nazionalismo identitarioaren artean.