wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uraren Munduko Eguna dela eta, martxoaren 23 eta 24an, Igarako Errota martxan ikusteko aurrera eskainiko da. Ekoetxeak antolatzen dituen herritarrentzako ekintzen baitan antolatu du ekintza, eta bi egun horietan, egun bakoitzean bitan jarriko dute martxan errota. Larunbatean, martxoak 23, 16:00etan eta 17:00etan jarriko da martxan; igandean, berriz, 11:00etan eta 12:00etan. 

Igarako errota Loiolako santutegitik metro gutxira, Sistiagako bidegurutzean, dagoen XVIII. mendeko errota da, eta bisitariek nola funtzionatzen duten ezagutzeko aukera izango dute. Bisitetan parte hartu nahi dutenek aurrez ez dute izenik eman beharko.