wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

San Jose Egunean, beste urte batez, trikiti doinuak izango dira protagonista Azpeitian. Jaialdia aurkeztu aurretik agortu dira sarrerak eta antolatzaileak jaialdia iristeko gogoz eta ilusioz agertu dira gaur prentsaren aurrean. Larunbatean, 17:30etatik aurrera izango da jaialdia Soreasun, eta besteak beste, Tirkigiro elkartea grabatzen ari den dokumentalaren bost minutu inguruko aurrerapentxo bat ikusteko aukera izango da. 

Datorren asteartean, San Jose Egunean, beste urte batez jarraian, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin elkarlanean antolatuta izango da San Josetako Trikiti Jaialdia Azpeitian. Hogei urte baino gehiago dira Azpeitian jaialdi hori egiten dela, eta antolatzaileak gustura agertu dira. Josu Labaka Kultura Batzordeburuak Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, jaialdia antolatzen ibiltzen diren eskualdeko kideak eta Trikigiro elkartea eskertu ditu: "Jaialdia antolatzen egiten duzuen lana txalotu eta eskertu nahi dizuegu. Lan handia egiten da, eta orain, Trikigiro Elkartea egiten ari den dokumentalarekin lan handiagoa egiten ari zarete. Indarrak batzen eta trikiti mundua saretzen egundoko lana egiten ari zarete eta guri hori eskertzea eta babestea dagokigu". 

Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikiti Elkarteko kideak ere esker hitzak izan ditu nagusiki: "Urtean 15 bat ekitaldi antolatzen ditu elkarteak, eta sanjoseetakoa garrantzitsua da guretzat benetan. Pisu handiko jaialdia da bai Azpeitian, baita hemendik kanpo ere, horregatik eskerrak eman nahi dizkiot Udalari, gauzak erraz jartzeagatik, eta jaialdi hau antolatzen ibiltzen den taldea ere eskertu nahi dut. Izugarrizko lana egiten baitute". 

Aurten Trikigiro elkartea grabatzen ari den dokumentala aintzat hartuta, 60 eta 70. hamarkadetako trikiti mundua hartu dute gaitzat. Hala ere, Lajaren heriotza tarteko duda batzuk ere izan dituztela azaldu du Ibon Errazu lan taldeko kideak: "Laja hil zenean dudak sortu zitzaizkigun ea omenaldia egitea egokiagoa ote zen, baina oraindik denbora gutxi pasatu da eta aurreragorako utzi dugu omenaldia. Helduko da omenaldia egiteko garaia", adierazi du. 

Mamen Garate 'Maltzeta', Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo; Aizpurutxo anaiak; Laja II.a eta Landakanda; Elortza anaiak; Zabale aita-semeak eta Uitte; Imuntzo eta Epelarre; Sakristaua, Egurrola, Epelde, Txato, Izer, Porrutxo, Berastegi eta Iturbide. Agerikoa denez, batik bat Urola bailarako trikitilariak ariko dira saioan. Trikiti doinuez gain, ordea, grabatzen ari diren dokumentalaren  bost minutu inguruko aurrerapepena ikusteko aukera ere izango da.