wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Inaziotar Bidearen sustapena oinarri hartuta, Azpeitia eta Loiola balioan jarri eta nazioartean ezagutarazteko turismo plana osatu da. Azpeitiko Udalak, Basquetour, Jesulen Lagundia, Iraurgi Berritzen eta Foru Aldundiarekin elkarlanean sustatu du Deustuko Unibertsitateak egindako plana. 

Azpeitia herri industriala izanik turismoa aukera bat zela ikusirik, eta Inaziotar bidearen baitako lanketan sortutako erakundeen arteko elkarlana oinarri hartuta iazko martxoan ekin zitzaion Turismo plana osatzeari: "Azpeitia bezalako herri industrialentzat turismoa ez da arazo bat, beste zonalde batzuetan gerta daitekeen bezala. Guretzat dibertsifikaziorako eta aberastasuna sortzeko aukera gisa ulertzen dugu", adierazi du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. Bide horretan, turismoa ordenatu eta estrategiak indartu beharra eta Loiola "azpeitiartu edo lotu beharra" dagoela ere gaineratu du. 

Deustuko Unibertsitateko Turismo Saileko Marina Abad eta Jon Gil irakasleak osatu dute plana eta lau helburu zehatz izan dituzte: 

1. Bide orria identifikatzea

2. Gobernantza modelo egokia aurkitzea

3. Prozesu integratzailea sortzea

4. Turismo eredu jasangarria sortzea

Plana osatzeko, aurre lanketa eta ikerketa egin dituzte, datu eta iritziak ikertuz ondorioak ateratzeko: "Ikerketa egiteko herriko inguruko zein Loiolarekin era batera edo bestera harremana izan dezaketen eragile ugarirengana jo dugu. Herritarren inkestak ere jaso ditugu, eta talde lanerako guneak sortu ditugu", azaldu du Marina Abadek. 

Gabezia eta indarguneak

Loiolako eskaintza eta eskaerak ere aztertu dituzte, eta horien inguruko iritzia eskatu. Loiola leku erakargarria da bisitari eta turistentzat, eta urte osoan izaten ditu bisitak, urtarokotasuna gaindituz. Balio kultural eta turistiko handia duela denentzat ondorioztatu dute baina gabezia batzuk ere detektatu dira plana egiterakoan. Hala, Loiolan (Etxe Santuan eta Basilikan) eskaintza turistiko eskasa egiten dela, Loiolako zein AZpeitiko beste hainbat puntu balioan ez direla jartzem eta eskaintzen diren zerbitzuen eguneratzea eta koordinazioaren gabezia ere detektatu dira. Horretaz gain, alojamendu eskasia eta hiriburuekin lotura gabezia ere azpimarratu dituzte. 

Azpeitiarrei Loiolaz galdetuta, Loiola herriarekin eta inguruarekin erabat integratu gabe dagoela ondorioztatu dute: "Azpeitiarrek ez dute bere sentitzen Loiola. Hurrun sentitzen dute, eta eragileek ere ez dute bertan gauzak antolatzeko gune gisa ikusten", zehaztu du Jon Gilek. 

Diskurtso bateratuaren beharra

ERakunde eta eragile bakoitzak diskurtso eta kontakizun desberdina duela ere ikusi dute, eta hori ziurrenik, eragile desberdinek Loiolaren pertzepzio desberdina duelako izan daiteke. Hori detektaturik,diskurtso bateratu eta integratzaile baten beharra dagoela Loiolako kontakizuna egiteko uste dute, "tentsioak eta talkak ekiditeko". 

 

Etorkizuneko erronkak

Aurrera begira, epe ertainean erantzuteko bost erronka zehaztu dituzte planean: 

 

1. Diskurtso integral bat sortzea. Diskurtso bakar bat beharren arabera narratiba partikularrak sortzeko aukera eskaintzen duena, eragile oro integratuko duena, eta hori zabaltzea. 

2. Inaziotar bidea balioan jartzea. Herritarrei zein bisitariei Inaziotar ondoarea ezagutaraztea leku horiek balioan jarriz, eta diskurtso espirituala (erlijiotik haratagokoa) ezagutaraztea.

3. Loiola eta Azpeitia gerturatu; Loiola azpeitiartu. Loiolan herritarrek gauzak antolatzea sustatu, eta bertako kultura eta aisi ekintzak indartzea.

5. Gobernantza armonizatzea. Modelo iraunkorra sortu, agintaldiez gain funtzionatuko duena, eta lankidetza eta asmo eta ekintzen kudeaketarako tresna gisa.

 

Lanean, hasita

Eneko Etxeberria alkateak, plana hori datozen urteotan gauzatu beharrekoa dela adierazi du, "baina dagoeneko hasi gara arlo batzuetan lanak aurreratzen". Hala ere, plana bera egitea balioan jarri nahi izan du. "Plan hau, adierazitako eragile guztiek elkarlanean egitea bera asko dela uste dut".