wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Nabarralde fundazioak eta Azpeitiko Udalak Zuzenbide Piriniarraren inguruko jardunaldia antolatu dute martxoaren 29 eta 30erako. Jardunaldi horren helburua zuzenbide piriniarrak gaur egungo gizartean duen islaren inguruan hausnartzea izango da. Horretarako, azalpen teorikoen saioez gain, bi ardatzen inguruko mahai inguruak ere antolatu dira; euskararen eta parte hartzearen ingurukoa. Jardunaldian izena eman nahi dutenek, Nabarralderen weborriaren bidez, edo Basazabal Formazio Zentroaren bidez egin dezakete. 

Azpeitiko Udalak Basazabal Formazio Zentruaren bidez, herrian eskaintzen den formazio eskaintza bildu eta zabaltzea du helburu. Hala, gaur Nabarralde eta Urolako Napar Zuzterra elkartearekin batera, martxorako antolatutako jardunaldiaren berri eman dute. Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak Udalak azken urteotan formazioan eginiko ibilbidea aipatu nahi izan du: "Urteak dira, Azpeitiko bereformazio eskeintza popioaren bidez, zein UEU, Deusto, IMH edo Saiolan bezalako eragileekin eginiko hitzarmen eta elkarlanaren bidez, herritarrak bizitzako etapa guztietan, bizitza osoan hezteko konpromisoa dugula. Orain Basazabalen bidez ere formazio hori indartzen saiatuko gara". Bi helburu zehaztu ditu, herritarrei formazio eskaintza egitea, eta dituzten nahi eta beharrak asetzea. 

Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak, Jardunaldiaren inguruko xehetasunak eskaini ditu: "Zuzenbide piriniarraren lehen kongresua 2016an, Agurainen egin genuen. Hura oso akademikoa, historikoa eta juridikoa izan zen gai honen inguruko dokumentazioa biltzea zelako helburu nagusia". Han landutakoa liburu batean bildu, eta Azpeitian antolaturiko jardunaldia bestelakoa izango da. Zuzenbide Piriniarra gaur egun baliogarria da? galdera horri erantzuten saiatuko dira kongresuan. Horretarako, hainbat saio teoriko izateaz gain, mahai inguruak eta gaurkotasuneko gaiak lantzeko aukera eskainiko da. 

Jardunaldien atariko gisa, Urolako Napar zuzterrak antolatu ohi dituzten kafe tertulien baitan igande honetan, otsailak 24, herriko hainbat eragilerekin gaiaren inguruko hausnarketa egingo da. "Herriko hainbat eragiletan parte hartzen duten herritarrekin saio bat egingo dugu igandean 11:30etatik 13:00etara Basazabalen", adierazi du Mirari Bereziartua Napar Zuzterrakeko kideak. "Geure historia pendiente dugu. Pendiente dugu geuk eta geuretik eginiko kontakizuna", azpimarratu du. 

Saio horretaz gain, martxoaren 22an, azoka plazan afaria ere egingo durte Patxi Asparrenekin. 

 

Izen ematea

Kongresu edo jardunaldian izena eman nahi dutenek Nabarraldeko webgunearen bidez edota Basazabaleko Fromazio zentroaren bidez egin dezakete. Horretarako, bideak: 

 

Webgunea: nabarralde

Telefono zenbakiak: 688 845 118 edo 688 874 861

e-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Basazabaleko harreran ere izango da izena emateko aukera. 

Izen emate orokorra 10 €koa izango da. Matrikularekin batera, bazkaritan gelditzeko aukera ere badago eta 25 euro izango da izen ematea, kasu horretan. 

 

Ikusi egitaraua