wrapper

Oharrak

Martxoaren hasieran izango dira aurten karnabalak, eta azken urteotan bezala, artzain-Inudeekin irteten den danbor taldea osatzeko deialdi publikoa egin nahi die Udalak herritarrei. Urtetik urtera ekintzak indarra hartu du, eta talde polita osatu ohi da. Hori dela eta, danborra jotzen irten nahi duten herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Entseguak otsailaren 22an (ostirala) eta otsailaren 28an (osteguna) izango dira, 20:00ean Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea).

Parte hartu nahi dutenen izen eman behar dute Udaleko kultur bulegoan, edota 943 157 068 telefonora deituta.

Parte hartzeko asmoa duen orok, entsegura agertu beharko du.

Ibilbide osoan bi pieza joko dira eta, beti pieza berak errepikatuz arituko dira danborjoleak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information