Gaur goizean 9:00etatik aurrera ari dira adinekoen bakardadeari buruz hausnartzen, Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako aste honetako bigarren jardunaldian. 80 bat lagun dira jardunaldian. Helburua da adineko pertsonen egoera hobeto ezagutu eta beren bizi baldintzak hobetzea da. Gaurkoan, bakardadearen gaia aztertuko dute, adinekoak bereziki kezkatzen dituen gaia delako. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea joan da parte hartzaileei ongietorria ematera, eta herritarrei proposamenak egiteko esan die: "Herritarren intereseko diren gaien inguruko ikastaroak antolatzea da gure helburua. Ideia edo proposamene bat baduzue, jakinaraziguzue, eta saiatuko gara antolatzen", adierazi du.
Bakardadeari aurre egiteko zer egin daitekeen aztertu eta aukera desberdinak ezagutzeko aukera izango da. Javier Yanguas psikologoa, Gloria Martin psikologoa eta Edurne Zubia Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa izango dira gaurkoan hizlari.