wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak Karmelo Etxegarai Ikastolako zuzendaritzaren eskaerei erantzunez, Euskal Herria auzoko eraikineko leihoak aldatu ditu. Eraikineko ate eta leihoak aldatu dira, eta besteak beste, lehen ez zuen isolamendua lortu da; neurri horrekin, eraikineko energia kontsumoa ere murriztea aurreikusten da.

Horretaz gain, leiho handiagoak jarri dira eta irekitzeko aukera gehiago eskaintzen dituztenez gelak aireztatzeko erraztasunak eskaintzen ditu. "Azken urteotan, elkarlanean hainbat konponketa eta berrikuntza egiten ari gara. Leihoen eskaera jaso genuenean ikastetxerako eta bertako haurrentzako ezinbestean egin beharrekoa zela iruditu zitzaigun, eta aldatu egin ditugu", azaldu du Leire Goenaga, Hezkuntza zinegotziak.

Obra egiteko Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza bat eskuratu du Udalak. Hain zuzen ere, hezkuntza publikorako erabiltzen diren eraikin publikoen eraberritzetarako laguntza eskatu zuen, eta zati bat jaso du. Guztira, Azpeitiko Udalak 70.000 € inguruko inbertsioa egin du leihoak aldatzen.

Perdilegiko eraikinekoak ere aldatzear

Karmelo Etxegaraiko beste eraikinean ere leihoak aldatzeko tramiteak aurrera doaz. Eraikin horretan ere ezinbestekoa da obra hori egitea. Horretarako, dagoeneko, aurtengo laguntzetarako deialdian eskaera egin da.

Camino Sanz Karmelo Etxegarai Ikastolako zuzendaria "pozik" agertu da bai Euskal Herriako eraikinean egindako aldaketa eta egindako inbertsioekin, eta Udalak Perdilegiko leihoak aldatzeko erakutsitako konpromisoarekin: "Egunerokorako eta haur eta gaztetxoen ongizaterako leiho berriek gurera ekarri duten aldaketa benetan positiboa da. Arazo askori irtenbidea eman diogu", adierazi du.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information