wrapper

Oharrak

Alberdieneako garajeetako hormigonatze lanak direla eta bihar eta ostiralean (otsailak 6 eta 8) itxita izango da Artetxe aurrea 06:00etatik 10:00ak bitartean, ibilgailu zein oinezkoentzat, eguraldia lagun bada. Lanak gauera arte (00:00ak arte) luza badaitezke ere, Artetxe aurreko pasoa 06:00etatik 10:00ak bitartean izango da itxita.

Besteetan bezala, zama lanetarako, aurrez egin bezala, Errebalekoek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute. Goiko Kalekoek, berriz, plazatik gora sartzeko aukera izango dute lanek irauten duten bitartean. Obrak iraungo duen denboran sortuko diren eragozpenak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak bertako bizilagun, merkatari zein bestelakoei.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information