wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak herriko adinekoen egoera eta bizi kalitatea ezagutu eta hobetzeko beharrei erantzuteko helburuarekin, Baigerarekin elkarlanean hasi zen duela hiru urte. Hasteko, adineko pertsona guztiei etxera eskuorri bat banatu zitzaien Udalak eskaintzen dituen laguntza guztien berri emanez. Ondoren, duela bi urte inguru, Udaleko Gizarte zerbitzuekin harremanik izan ez dutenen berri izan asmoz, adin tarteka ikerketak egiteari ekin zitzaion. Lehenik 80 urtetik gorakoena, ondoren 75 eta 80 urte artekoena, eta orain, 70-75 urte bitartekoena egingo da. 

Ikerkata hauen helburua garbia da: udala adinekoen etxeetara joatea, beren beharrak ezagutu eta behar horien arabera dauden laguntzak eskaintzeko. Aurtengoak kontatuta, 1.200 adinekorengana iristiritsiko da Udala: "Hori lorpen handia delakoan gaude, pertsona horiek gizarte zerbitzuekin harremanik ez zutelako izango ikerketa honegatik izan ez balitz", adierazi du Estitxu Eldueien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. 

Azpeitian 70-75 urte bitarteko 852 lagun bizi dira, horietatik 183 lagunek Gizarte Zerbitzuekin harremana izan dute azken urteotan. Eta 111 lagunek, aurreko ikerketan hartu dute parte, beste adin tarte horietako pertsonaren batekin bizi delako. Beraz, oraingoan, 70-75 urte bitarteko 551 pertsonengana (453 etxetara) joko du Udalak, beren egoera gertutik ezagutzeko. 

Gutunak bidali dira etxeetara, eta bisitak datozen egunetan hasiko dira. Aurten, Saioa Alvarez teknikariak egingo ditu bisitak, eta iazko lagin bera erabiliko du. Adinekoak zein egoera ekonomiko duten, zein autonomia, nola zainduta dauden, etxearen egoera... gisa honetako kontuak aztertzen dira bisita horietan, udalak dituen baliabideak ezagutzera emateaz gain. Eta iaztik, salto kualitatiboa emanda, beren aktibotasuna eta bakardade egoera ere aztertzen dira

"Ikerketa osatzeko 65-70 urte artekoak gelditzen zaizkigu, eta horiei heltzeko konpromisoa ere hartzen dugu. Esan bezala, udal honentzat lehentasunezkoa da herritarren babes soziala, eta adinekoei arreta berezia eskaintzen ari gara azken urteetan, ikerketa hauek eginez, eta euretan ateratako ondorioei erantzuteko baliabideak jarriz, esaterako 65 urtetik gorakoentzako diru-laguntza berezi horiek, Euskal Herrian beste inon ematen ez direnak", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak. 


"Lanean segituko dugu eremu honetan, esan bezala, herritar ororen bizikalitatea hobetzea baita udal honen helburu nagusia eta betebeharra. Horregatik, aipatu bezala 2019an ere adinekoentzako diru-laguntza atal hori sendotu egin dugu diru gehiago jarriz, baina horrez gain aurretu nahi dizuegu hilabete batzuren buruan eguneko arreta zerbitzu berri bat jartzekoak garela, eta beste hainbat baliabide berri jartzea ere aztertzen ari garela", zehaztu du Aitor Bereziartua zinegotziak. 

Bi aste barru,  Deustuko Unibertsitateak elkarlanean, adinekoen bakardadeari nola aurre egin aztertzeko jardunaldi bat eskainiko dela ere aurreratu dute Udal arduradunek. 

Baigera Jubilatu eta Erretiratuen elkartea hasieratik da ikerketa horien bultzatzailea, eta gustura daude orain artean egindako lanarekin: "Gure susmoa izan da betidanik, jendeari asko kostatzen zaiola udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara jotzea, eta ikerketa hauekin, udaletxea joan da adineko pertsonen etxeetara, eta aurrera pauso handia eman dela uste dugu", adierazi dute. Egiten ari diren ibilbidea "interesgarria" izaten ari dela uste dute.