Atzo egin bezala, bihar ere Alberdieneako garajeetako hormigonatze lanak egingo dituzte, eta lanak, atzo bezala, egun osora luza badaitezke ere (eguraldiaren arabera), Artetxe aurreko pasoa 06:00etatik 10:00ak bitartean izango da itxita ibilgailu zein oinezkoentzat.
Besteetan bezala, zama lanetarako, aurrez egin bezala, Errebalekoek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute. Goiko Kalekoek, berriz, plazatik gora sartzeko aukera izango dute lanek irauten duten bitartean. Obrak iraungo duen denboran sortuko diren eragozpenak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak bertako bizilagun, merkatari zein bestelakoei.