wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Alberdieneko obrak aurrera doaz, eta bihar, obrekin jarraitzeko ibilgailuen eta oinezkoen ibilbideak egokituko dira. Hala, zama lanetarako, aurrez egin bezala, Errebalekoek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute. Goiko Kalekoek, berriz, plazatik gora sartzeko aukera izango dute lanek irauten duten bitartean. Obrak iraungo duen denboran sortuko diren eragozpenak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak bertako bizilagun, merkatari zein bestelakoei.

Alberdienean etxeak eraikitzeko obrak aurrera doaz, eta garajeetako hormigonatze lanak egiten ari dira. Hala, urtarrilaren 16an, goizetik gauera arte hormigonatze lanak egin behar dituzte, lanak eguraldiaren arabera luzatu daitezke (06:00etatik 23:59 arte) . Goizetik 21:00ak arte Artetxe aurrea itxita izango da ibilgailuentzat, eta oinezkoen pasoa ere itxiko da Olazko Amaren plaza eta Artzubiko zubiaren artean.