wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udal kirol zerbitzu eta instalazioak hobetzeko ahaleginetan jarraitu dute Azpeitiko Udalak eta bere Kirol Patronatuak, eta dirudienez, ahalegin horrek bere fruituak eman ditu: laugarren urtez jarraian, aurten ere bazkide kopuruak gora egin du eta 6.746 dira gaur egun, iaz baino %2,5gehiago; Azpeitiko Kirol Patronatuak inoiz izan duen bazkide kopuru handiena da. Nabarmentzekoa da horietatik 3.242 (%48) emakumeak direla eta 3.504 (%52) gizonezkoak, genero ikuspegitik datu esanguratsua, inondik ere. Aipatzekoa da, baita ere, udan 5.256 erabiltzaile izan dituela, barruko instalazioak abuztu osoan irekitzeko apustuak merezi duenaren erakusgarri.


2019an ere bide horretatik segituko du, Azpeitian jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukerak are gehiago zalbadu eta zerbitzuak hobetzeko xedearekin. Honakoak izango dira datorren urtera begira izango diren hobekuntza aipagarrienak:


Familiako abonuak ordaintzeko erraztasunak emango dira, beti ere etxeko diru-sarrerak kontuan hartuta. Hala, zailtasun gehien dituzten familiek deskontuak izango dituzte urteko kuotan, eta 18 urte arteko haur eta gazteei abonua ordaintzeko diru-laguntzak emango dira. Erretirodunek, pentsiodunek eta langabetuek ere beherapena izaten jarraituko dute.


Kirol Orientazio Zerbitzua sendotuko da. Iaz jarri zen martxan doako aholkularitza zerbitzu hori, eta herritarren osasun fisiko, psikiko eta sozialean eragiteko helburua du. Jarduera fisikoa egiteko ohiturarik ez duten herritarrei horretan hasteko ahokularitza eta jarraipena eskaintzen zaie eta dagoeneko 53 erabiltzaile baditu maiatzaz geroztik, adin, genero eta izaera orotarikoak. Zerbitzu horren onurak ikusita, Osakidetzako arduradunek zerbitzuakin bat egitea erabaki dute, eta Udalarekin lankidetzan hasi dira dagoeneko, eta hemendik aurrera herriko anbulatorioan ere eskainiko da. Ordua hartzeko:


- 688 854 119ra deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. emailera idatzita.
- Anbulatorioan bertan, norberaren familia medikuaren bidez.


• Igerilekuko erakineko lanak amaituta, guneak hobeto aprobetxatu eta energia aurreztea izango da orain erronka.
1. Azken solairuko alde zaharra guztiz berritu da, eta horri esker, gune horri erabilera hobea emateko modua izango da.
2. Energia eraginkortasuna hobetzeko, eraikinaren paretak isolatu dira eta teilatuan plaka fotovoltaikoak ezarri. Neurri horiekin, orain arte galtzen zen energiaren %26,7 berreskuratuko da, eta kontsumoa %11,5 murriztu. Urtean 266.500 kWh aurreztea espero da, horrek dituen onura ekologiko eta ekonomiko guztiekin.


• Kirolarekin zuzenean lotutako azterketa medikuak merkeago egiteko aukera izango da bazkide txartelarekin, Udalak Urola Zentro Medikoarekin eta Eliku zentroarekin egindako akordioari esker. Kirola osasuntsu egiteko ezinbestekoa delako norbere ahalmena ondo ezagutzea eta medikuaren jarripena edukitzea. Bi zentro horietara joan eta bazkide txartela erakutsita, beherapena egin zaie bazkideei.


• Bazkideek ordaindu beharreko kuota bere horretan utzi da eta ez da igoko.


Onurak jasotzeko eskariak

Kirol Patronatuko bazkideek hainbat onura jasotzeko aukera dute. Hala, onura jaso nahi dutenek eskaera orria eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Onurak jasotzeko ezinbestekoa da Azpeitian erroldatuta egotea. 

Honako dokumentazioa aurkeztu behar da onurak jasotzeko: 

  • Langabetuek, bizitza laborala
  • Familia abonuetan, diru sarrerak kontuak hartzeko, azken urteko errenta aitorpena
  • Pentsiodunek, pentsiodunen agiria
  • 18 urtetik gorako ikasleek, matrikula edo bizitza laboralaren