wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, aurtengo Gabonetan ere Errege zozketa egin dute Azpeitiko Udalak eta Bertan, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hala, urtearen bukaera aldetik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eskatu zitzaien zenbaki saridunak ateratzeko. Zenbaki bakoitzaren jabeak 500€ko erosketa bono bat jasoko du Azpeitiko saltokietan gastatzeko.

Honakoak dira hiru zenbaki sarituak: 07663 zenbakia, Babesa Moda dendan banatua, 12947 zenbakia, L. Xaxarki estetikan banatua, eta 43652 zenbakia, Kolpeka oinetako konponketa dendan banatua. Zenbaki horien jabeek urtarrilaren 31ra arte dute Azpeitiko Udalarekin edota Bertan Merkatari Elkartearekin harremanetan jartzeko (943-02 56 73 - Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) eta saria erreklamatzeko aukera. Urtarrilaren 31atik aurrera, saridunen bat agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak jarriko lirateke indarrean.

Ordezko zenbakiak honakoak dira: 07749 (Babesa Moda), 12850 (L. Xaxarki estetika) eta 43772 (Kolpeka)