Aurtengo ekitaldia 3 atal nagusitan antolatuzen. Lehen zatian, IB sarearen baitan 2018an zehar, enpresa, hezkuntza nahiz udal eragileek lankidetzan landu dituzten lan lerro eta proiektuak aurkeztu zituzten Kontseiluko kideek, Enpresa, Hezkuntza eta Udal ordezkariek, hain zuzen:
Ihintza Arregi (Sidenor), Arantxa Bidezabal (Ikasberri), Eduardo Sudupe (Izarraitz Lanbide Heziketa), Ana Azkoitia (Azkoitiako Ekonomia Zinegotzia), Agustin Lizarralde (Azpeitiko Ekonomia Zinegotzia ) eta Itziar Abarisketa Iraurgi Berritzen-eko enpresa eta enplegu koordinatzailea.
Behin eragileen aurkezpenak eginda, "B+I Strategy" kanpo aholkularitzako Sabin Azua eta garapen eta berrikuntza agentziako zuzendari den Begoña Beobidek, eskualdeko ehun ekonomikoaren nondik norakoak aurkeztu zituzten. Lehenak, egun ekonomian eta gizartean oro har dauden aukerak eta joerak azaldu zituen. Garapen eta berrikuntzako zuzendaria, berriz, eskualdeko balio kateen ezaugarriak aurkezteaz arduratu zen.
Eragileek ere beren ekarpenak egiteko aukera izan zuten; taldeka, eskualdeak datozen urteetan izando dituen erronkez hausnartu zuten eta horiei aurre egiteko beharrezko osagai eta baliabideez eztabaidatu zuten.
Partehartzaileek eskualdeak datozen urteetako dituen erronka nagusiak ondorioztatu zituzten. Besteak beste honakoak lehenetsi zituzten:
1. Industrian, teknologia berrien txertatzea eta digitalizazioa.
2. Enpresen negozio ereduen egokitzapena joera berriei.
3. Kulturaaniztasuna: etorkinen integrazioaren kudeaketa
4. Hezkuntzaren egokitzapena garai berrietara: gazteen gaitasunen garapena
5. Eskualdearen eta enpresen erakargarritasuna hobetzea.
6. Langile kualifikatuen falta. Talentu berria erakartzea.
7. Talentua mantentzea eskualdean: langileen baldintzen hobekuntza.
8. Eragile arteko elkarlan estrategia mantentzea eskualdearen garapenerako.