Alberdieneko obrak aurrera doaz, eta datorren astean, obrekin jarraitzeko ibilgailuen eta oinezkoen ibilbideak egokituko dira, asteazkenean. Hala, zama lanetarako, aurrez egin bezala, Errebalekoek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute. Goiko Kalekoek, berriz, plazatik gora sartzeko aukera izango dute lanek irauten duten bitartean. Obrak iraungo duen denboran sortuko diren erazpenak direla eta, aurrez barkatu nahi die Udalak bertako bizilagun, merkatari zein bestelakoei.
Alberdienean etxeak eraikitzeko obrak aurrera doaz, eta garajeetako hormigonatze lanak direla eta, obra berezi bat egin beharrean daude. Hala, abenduaren 19 goizaldetik (05:00ak inguruan hastea aurreikusten dute) 20 gauera arte (01:00ak arte), 20 orduz, etenik gabeko lanak egin behar dituzte. Tarte horretan Artetxe aurrea itxita izango da ibilgailuentzat, eta oinezkoen pasoa ere itxiko da Olazko Amaren plaza eta Artzubiko zubiaren artean.