wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Bideak Zabalduz proiektuaren aurkezpena egingo dute gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera Soreasu antzokian. Agisas Gipuzkoako Gipuzkoako integratzaile eta animatzaile soziokulturalen elkartea da proiektuaren sustatzailea, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak integratzeko eta egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu dute egitasmoa. Gizarte beharrak komunitateari erakusteko antolatu dute ostiraleko ekitaldia, eta Gielmar, Katxalin eta Bizi Bide elkarteek beren egitekoak azalduko dituzte.

Gielmar elkarteak Gipuzkoako elbarriekin egiten du lan, Katxalin bularreko minbizia edo minbizi ginekologikoren bat duten emakumeen elkartea da, eta Bizi Bide Gipuzkoako fibromialgia, neke kronikoa eta sentsibilitate kimiko anizkoitza duten herritarrena. Elkarte horiek egiten duten lana jasotzen duten bost ikus-entzunezko izango dira ikusgai.

Bideak Zabalduz proiektuaren sustatzaileek herritarrei ekitaldira bertaratzeko deia egiteaz gain, horiei koloniarik, perfumerik, kremarik eta usaina duten produkturik ez emateko eskatu diete. Izan ere, produktu horiek "eragin larriak" sor ditzakete sentsibilitate kimiko anizkoitza duten pertsonengan. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.