wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaur, Santa Luzia Eguna, hasid dira Elosiaga auzoko festak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, mezara eta ondorengo hamaiketakorako koadrila ederra elkartu da. Gaur hasi dira festak, baina egun indartsuak larunbata eta igendea izango dira. 

 

Abenduak 15, zapatua

14:00etan, kantu zaharren bazkaria Añota sagardotegian, Anjel Mariaezkurrenarekin.

Abenduak 16, igandea

Suziri jaurtiketa.

11:00etan, pilota partidak, bikoteka eta buruz buru. Bikoteka arituko dira Aneitz eta Ohiana Orbegozo, Maddi Unanueren eta Alaitz Badiolaren kontra. Eneritz Arrieta eta Araitz Eizagirre arituko dira buruz buru.

Bukatzean, kalejira egingo dute Añota sagardotegiaren atarira, Lidia eta Hitzeder soinu-jotzaileekin.

12:30ean, aizkolarien eta harrijasotzaileen erakustaldia. Nor baino nor arituko dira Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariak. Harrijasotzen, aldiz, Xabier Aranburu Guzta arituko da.

14:30ean, bazkaria Añota sagardotegian. Bailarako jubilatuentzat, doan.

Bazkalostean, bertsolariak: Julio Soto eta Sebastian Lizaso

 

Goiza, irudietan

santaLuzi elosiaga6

santaLuzi elosiaga7

santaLuzi elosiaga5

santaLuzi elosiaga3

santaLuzi elosiaga2

santaLuzi elosiaga1

santaLuzi elosiaga