wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Urriko plenoan onartu zuen Azpeitiko Udalak Lasaora arteko bidegorriaren eta handik Iraetara arteko bideberdearen arteko lotura errepide azpitik egiteko hitzarmena. Zestoako Udalak eta Eusko Trenbide Sareak ere beren organuetan hitzarmena onartu ostean, gaur sinatu dute Eneko Etxeberria Azpeitiko Alkateak, Joxetxo Mendizabal Zestoako alkateak eta Aitor Garitano Eusko Trenbide Sareko Zuzendari Nagusiak. Hitzarmen horri esker datorren udaberrian bi udalek zein bizilagunek eskatu bezala errepide azpitik egokituko da.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak hitzarmen "ona" dela azpimarratu du: "Herritarren, erabiltzaileen eta udalen nahia zein zen jakinda bilatu zaio irtenbidea arazoari, eta Azpeitiko bidegorria eta Zestoarako bideberdea lotuko dira. Irtenbide ona, erraza, segurua eta merkea bilatu dugu, gainera.

Lasaoko tren geltokiaren ondoko Urola trenaren trazatuaren alboan egokituko da oinezkoentzako bidea. Lurra egokitzearekin batera, segurtasuna bermatzeko barandilak eta argia ere jarriko dira. Lanak Euskal Trenbide Sareak egingo ditu, eta Garitano zuzendariak azaldu duenez, proiektua egina dute,urtarril edo otsailean adjudikatuko dute eta udaberrian hasiko dituzte obrak (hiru hilabeteko izango dituzte obrak egiteko).

Lasaorako bidegorria egin zenetik oinezkoentzako pasabide seguru bat egiteko irtenbide bila ari zirela azpimarratu du Eneko Etxeberria alkateak; “Oinezkoentzako pasabide seguru bat nahi genuen, gure ustez errepidea leku honetan zeharkatzea ez da segurua, eta horregatik egin dugu beste irtenbide seguruago bat egiteko ahalegina”.

Lotuneak 250 metro inguruko luzera izango du eta barandila eta argia izango du segurtasuna bermatzeko. Lanen aurrekontua 62.553€-ekoa (+BEZ) izango da; %50a ETS-k ordainduko du eta %25a ordainduko dute Azpeitiko eta Zestoako udalek.