wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ahobizi eta belarriprest ugari bildu ziren Euskaraldiaren bukerako festan atzo arratsean Sanagustin kulturgunean. Euskaraldiak Azpeitian utzi dituen datuak eta herritarrek izan dituzten esperientziak azaleratu ziren herritar norbanako, eragile eta udal ordezkariak han zirela. 

11 egun iraun du Euskaraldiak, baina "hamaika hilabetetako aurre lana" izan duela azaldu zuen Eneritz Albizu Euskaraldia antolatzen ibili den batzordeko kideak. ANtolaketan ezinbesteko izan diren ikastetxe, elkarteak eta Udala ere eskaertu nahi izan zituen, ibilbidean ezinbesteko bidelagun izan direlako. 

Euskaraldia datutan

Denera: 2.814 pertsona
Ahobiziak: 2.663 (%94,6)
Belarriprestak: 151 (%5,4)

Generoa
Emakumeak: 1.752 (%62,3)
Gizonak: 1.062 (%37,7)

Adina:
16-25: 526 (%18,7)
26-40: 872 (%31)
41-50: 638 (%22,7)
51-65: 564 (%20)
+65: 214 (%7,6)

Agurreko adierazpena

"Hamaika egun, hamaika gogoeta:

1. Ahobizi eta Belarriprestok elkarren beharra izan dugu ahalduntze kolektiborako ariketa hau aurrera atera ahal izateko. Elkarrekin saiatu gara gure eguneroko inertzia linguistikoak astintzen, eta modu kontzientean egin dugu gainera. Euskaraz gehiago hitz egiteaz gain, gure hizkuntza-erabilerari buruz hausnartu eta eztabaidatu dugu.

2. Inon idatzita jasotzen ez den arau soziala aldatzen aritu gara: nahikoa da gure ondokoak euskaraz ulertzea gu hari euskaraz zuzentzeko.

3. Talde handi batean euskaldunak eta erdal hiztunak nahasian daudenean, euskaraz egitea ez da inor bazterrean uztea, alderantziz: euskaraz hitz eginda gure kulturaren eta hizkuntzaren ateak zabaltzen dizkiegu; eta, bestela, itxi.

4. Euskaraldian ez dugu ahobizi eta belarriprestok bakarrik parte hartu. Baina ez dezagun ahaztu ahobizi eta belarriprest izan ez direnak gehiengoa direla. Hala ere, txapadunen kopuruak pixkanaka-pixkanaka gora egin duenez gero, pentsa dezagun geroz eta gehiagok zabalduko dituztela bost zentzumenak.

5. Gure herriko dendaria euskalduna da. Euskaraldia hasi arte, egunero-egunero erdaraz egiten nituen erosketak, erdalduna zelakoan. Baina horrek bezainbesteko mina eman dit hark ere nitaz gauza bera pentsatzen zuela ohartzeak.

6. Botere-harremanek lotura zuzena dute gure hizkuntza-erabileran. Hamaika egunotan nire lankideak euskaraz agurtzen saiatu arren, ez naiz ausartu nagusia bere konfort egoera linguistikotik ateratzen. Euskarak goitik behera eta behetik gora balio ez duen artean, ez die beste hizkuntzei aurpegiz aurpegi begiratuko.

7. Bakoitzak norbere hizkuntzan bizitzeko eskubidea duen heinean, euskaldunak euskaraz bizitzea ez da gutizia hutsa, ez eta desioa ere. Euskaldunak euskaraz bizitzea euskaldunen eskubidea da. Noiz jarriko da benetan praktikan eskubide sinboliko hori?

8. Euskaldun denok erdaraz ere badakigun modu berberean jakin beharko lukete erdaldun denek euskaraz ere. Pentsa zer desberdina litzatekeen gure lurra herritar guztiak elebidun bizi izango bagina...

9. Beste behin ere, herritarrek saretzen jakin dugu. Herritik sortutako ekimen batek batu gaitu, eta herritarrek eta erakundeek elkartuta ditugun indarra eta potentzialtasuna agerian geratu dira. Klika egin dugu.

10. Euskaraldian herritarrok emandako urratsek babes-neurriak behar dituzte eta, gainera, entitate publiko zein pribatuei dagokie neurri horiek hartzea. Instituzioen erantzukizuna da epe luze eta laburrean euskararen jakintza orokorra bermatzea; baina, horretarako, lehentasuna eman beharko zaie hizkuntza-politikei.

11. Elkarlanean egon da Euskaraldiaren lorpenen sekretua. Goi-kargudun, Herri-plataforma, kooperatiba handi zein enpresa txiki eta bolondres gisa ahal guztiz lan egin duten norbanako bakoitzari zor zaio bere ahalegina. Ikas dezagun, etorkizun baterako ere, aurrera egingo badugu, guztion beharra izango dugula.

Post Data :

12. Arnas luzeko bidea da hau eta bakoitzaren abiapuntutik aurrerapausoak ematen eta inertziak astintzen jarraitzea da helburua. Ez ahaztu Euskaraldiko egunik garrantzitsuena Hamabigarrena dela".

 

Euskaraldiaren festa, iruditan

DtgsAddWoAAzaBV

DtgsAdxXQAof6CJ

DtgsAe0WsAIgmca

DtgsAe1X4AA5rcy